2019-04-12

Korrika handia Abadiñon

Bihar korrika Abadiñotik 18:00-tan pasatuko da. Eskolak eta guraso elkarteak erdibana kilometroa erosi du 2327A.
                                           
 Ikastetxeko kilometro erdiaren lekukoa euskara batzordeko bi ikaslek, Haizeak, Egoitzek eta andereño Mariajek eramango dute.
Egileak: Haizea eta Iren.

GAUR KORRIKA TXIKIA



GAUR KORRIKA TXIKIA
Gaur 11:00-etan eskolako patioan korrika txikia egingo dugu.
                                                                 Zelaietan ereeeeeee
euskararen aldeeee


Tipi tapa, tipi tapa
korrikaaaaaaaaaa

Zelaietan ereeeeeee
euskararen aldeeee


2019-04-05



1.ZIKLOA ZARAUTZERA
1. Ziklokoak Zarautzera joan ziren astelehenetik martitzenerarte, Zarautzeko leku desberdinak ezagutzera, beraien harremanak sendotzera eta ondo pasatzera. Beraien bizipena oso polita izan zen.

3. ZIKLOKOAK BELODROMOAN
3.Ziklokoak belodromora joaten dira gorputz hezkuntzako saioetan. Lehenengo egunean urduri xamar egon ziren baina asko gustatu zaie.

2.ZIKLOKOAK EUSKARA BULTZATZEN
2.Ziklokoak euskara bultzatzeko ipuin kontalari ibiliko dira. Aste honetan lehenengo ziklokoei eta haur hezkuntzakoei kontatu dizkiete ipiunak eta datorren astean 2. eta 3. ziklokoei jolasaldi orduan.2. Ziklokoei apirilak 8an eta 3. ziklokoei apirilak 11an.

EGILEAK: IPAR ETA IREN.

KORRIKA 2019


Atzo hasi zen 2019ko 21. korrika Garesen eman zitzaion hasiera eta hamar egunetan zehar Euskal Herri osoko kaleak korrikari ongi etorria emateko jendez beteko dira.
Aurtengo leloa " KIKLA" da, garai berriei aurre egiteko euskara aukeratzea da apustua, honen aitzidari izan zen Txilladegi omenduko dute.
Korrika hasierako bi helburuak betetzen jarraitzen du, alde batetik laguntza ekonomikoak eta bestetik
euskara indartzea. 
Apirilaren 14an, Gasteizen amaituko da eta bertan emango da Testigua milaka kilometrotan eta eskuz esku eraman duen mezua.
Egileak:Enetz eta Haizea

DURANGOKO BONBARDAKETA



1937ko martxoaren 31n goizean-goiz, Emilio Mola jeneralak aginduta, lau hegazkin bonbarderok eta bederatzi hegazkin kazak, Durango erasotu zuten eta 336 pertsona hil zituzten. Andra Mari eliza izan zuten erreferentzi puntua, bertara jende asko hurbiltzen zenez hildako asko egon ziren.

Arratsaldean beste eraso bat ere izan zen.
Pasadan igandean hainbat ekitaldi egon ziren Bonbardaketaren oroimenez.
                     
                                        Egileak: Anartz eta Laura