2021-01-29

EGURALDIA

 Ostiralean hego-haizea ibiliko da, egun guztian lainotuta egongo da eta tenperaturak jaitsi egingo dira.

                                 

Larunbatean mendebaldeko haizeak kostaldean joko du. Giro desatsegina egongo da aire zakarrarekin eta euriarekin.

    


Igandean mendebaldeko haizeak kostaldean eta mendi inguruetan gogor joko du eta zaparrada asko egongo dira.

  
                                                                          Egileak: Kimetz eta Josu.









GURE ESKOLA: PATIO ERALDAKETA

 Ane eta Maddi etorri dira gure eskolara patio eraldaketa baten proposamenarekin. Euren ideia bi argazkilariak egin zuten antzeko gauza bat egitea da; Hau da, gure patioa eraldatu aurretik, patiotik gure leku kuttun bat aukeratuz leku horri argazki bat atera eta erreportai bat egitea.

Lehenengo eta bigarren ziklokoek asteazkenean eduki zuten eurekin berbaldia (zortzi taldetan) eta hirugarren ziklokoek ostegunean (hauek lau taldetan). Egin zutena patiora irten eta Maddi eta Aneri gure leku kuttunak erakutsi eta zergaitik aukeratu ditugun azaldu.

. 

Egileak: Irati eta Martin

Zelaiet Telebistako 36. saioa

ALBISTEA

 Naizen adingabe transexualen familien elkarteak bideoklip bat estreinatu du pertsona bakoitza nor eta nolakoa den esateko. Lan hau Ander Shinova Abadiñarrak eta Luz Tatok zuzenduta dago. Lan honen helburua trans haurra gainerakoak bezalakoak direla ikustea da. 

EGILEAK: Mikele Ruiz  eta  Aissa Djitteye

2021-01-22

JAVI-REN ELKARRIZKETA

 Javi Muruak asteartean hartu zuen erretiroa lan mundutik,.

Berarekin elkartu ginen azken orduak nola zeramatzan eta etorkizuneko planen inguruan hitz egiteko.

- Kaixo Javi, bihar izango da zure azken lan eguna. Nola daramazu zure azken lan orduak edo egunak?

Lasaitsunez eta urduritasun pixka batekin nire ordez datorrenarentzat gauzak ahalik eta ondoen uztea nahi dudalako.

- Noiztik zaude Zelaieta eskolan lanean? Aurretik beste ikatetxeren baten lanean aritu zara?

Zelaieta eskolan orain dela 33bat urte hasi nintzen. Ni egon nintzen lehen eskola Mutrikuko ikastetxean izan zen orain eskola publikoa dena, eta beste 4 urte Ondarruko eskolan.

- Asko aldatu da eskola bertan daramatzanzun urte huetan? Zertan?

Bai asko aldatu da eskola. Urte asko izan dira eta eskolak gora behera hasko izan ditu, ikasleen kopurua  ere asko aldatu da, lehen 200 bat ikasle ziren.

- Zelaietan  lan egitearen onena eta txarrena zer izan  da?

Ona ,ikasle eta gurasoekin egotea eta harreman eta lagun berriak egitea, eta txarrena batzuetan haserretu  egiten zarela eta ez direla momentu politak izaten.

- Bukatzeko, denbora libre gehiago izango duzu hemedik aurrera ; zertan aprobetxatuko duzu? Planik bai?

egia esateko oraindik ez ditut planik lanean zentratuta nagoelako. Baina bestela yoga egin, paseoak eman... Dantza ikastaro bat badago ere joango nintzateke, izan ere maskarillaren kontu honekin ez dago aukera handirik. Ingleses ikastaro batera ere apuntatuko nintzateke.

                               

   Zata, Elene eta Nahia

Zelaieta telebistako 35. saioa

EGURALDIA

 Ostiralean egun ezegonkorra izango dugu. Tenperatura jaitsi egingo da eta haizeak mendebaldetik joko du.

Chubascos DébilesTemperaturas en DescensoViento Moderado


Larunbatean euria egongo da. Baliteke goizean elurra egitea 1000M-tik gora eta haizeak mendebaldetik joko du.

Lluvia DébilTemperaturas en DescensoViento Flojo


Igandean egun euritzua izango dugu. Tenperaturan ez dugu aldaketarik nabarituko eta mendebaldeko haizea izango dugu.


 Lluvia DébilTemperaturas sin CambiosViento Flojo

                        Egilea:Aritz Lobato

2021-01-08

Zelaieta telebistako 34. saioa

GURE ESKOLA HERRI KIROLAK

     Abenduaren 23an ez genuen klaserik izan, eskulanak egin genituen. Baita herri kirolak ere, adibidez soka tira, txorokilbatze, zapia eta giza proba deitzen diren herri kirolak. 

Hona emen herri kiroletan egindako argazki batzuk.



Egileak: Maddi eta Aiala

EGURALDIA

 Ostiralean egun ostartetsua edukiko dugu. Tenperaturak oso baxuak izango dira eta haizeak ipar mendebaldetik joko du.

                                           
Larunbatean elurra izango dugu tenperaturak berdin jarraituko dute eta haizeak ipar mendebaldetik zakarrago joko du.

Igandean egun lainotsua izango dugu, tenperaturak igo egingo dira eta haizeak ipar mendebaldetik joko du.                                                                   


 

Egileak: Aiala eta Maddi






Coronaviruseko txertoa

Erregeen egunaren ostean berriz txertaketak hasi dira. Abenduaren 27aren ostean hasi zen modu sinbolikoan, joan den hilaren 30ean hasi zen, txertaketa masiboa aurreko egunean Pfizerren 15.600 txerto jaso ondoren.


                                                  Egileak: Oumar Diallo eta Eneko Avalos.

Gure eskola

Aste honetan eskolara bueltatu gara gabonetako operretatik. Lehenengo orduan, coronavirus gaiari buruz berba egin dugu eta babes neurriak adostu ditugu. Azkenean paper handi batean marraztu eta idatzi ditugu.


                                            Egileak: Oumar Diallo eta Eneko Avalos