2021-01-22

JAVI-REN ELKARRIZKETA

 Javi Muruak asteartean hartu zuen erretiroa lan mundutik,.

Berarekin elkartu ginen azken orduak nola zeramatzan eta etorkizuneko planen inguruan hitz egiteko.

- Kaixo Javi, bihar izango da zure azken lan eguna. Nola daramazu zure azken lan orduak edo egunak?

Lasaitsunez eta urduritasun pixka batekin nire ordez datorrenarentzat gauzak ahalik eta ondoen uztea nahi dudalako.

- Noiztik zaude Zelaieta eskolan lanean? Aurretik beste ikatetxeren baten lanean aritu zara?

Zelaieta eskolan orain dela 33bat urte hasi nintzen. Ni egon nintzen lehen eskola Mutrikuko ikastetxean izan zen orain eskola publikoa dena, eta beste 4 urte Ondarruko eskolan.

- Asko aldatu da eskola bertan daramatzanzun urte huetan? Zertan?

Bai asko aldatu da eskola. Urte asko izan dira eta eskolak gora behera hasko izan ditu, ikasleen kopurua  ere asko aldatu da, lehen 200 bat ikasle ziren.

- Zelaietan  lan egitearen onena eta txarrena zer izan  da?

Ona ,ikasle eta gurasoekin egotea eta harreman eta lagun berriak egitea, eta txarrena batzuetan haserretu  egiten zarela eta ez direla momentu politak izaten.

- Bukatzeko, denbora libre gehiago izango duzu hemedik aurrera ; zertan aprobetxatuko duzu? Planik bai?

egia esateko oraindik ez ditut planik lanean zentratuta nagoelako. Baina bestela yoga egin, paseoak eman... Dantza ikastaro bat badago ere joango nintzateke, izan ere maskarillaren kontu honekin ez dago aukera handirik. Ingleses ikastaro batera ere apuntatuko nintzateke.

                               

   Zata, Elene eta Nahia

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia