2017-02-21

AGENDA 21 EKO TXORIENTZAKO JANTOKIA

                                                 

Agenda 21ekoek txorientzako jantoki bat egin zuten. Orain dela aste batzuk agenda 21ekoek txorientzako etxeak egin zituzten eta orain txorientzako jantoki bat egin dute. 
MATERIALAK: Ur  botila bat, makil bat, soka bat eta txorien janaria. 
TXORIEN ETXEKO MATERIALAK: Egurra eta soka bat.
 

2017-02-15

NIRE GAI GOGOKOENA MIREN

                                              UNTXIA

Untxiak lurrean egiten ditu zuloak. Gordelekuetan bizi da.

 Arriskua susmatzen duenean atzeko hankekin lurra jotzen du beste untxiei abisatzeko.

 Gordelekuan hilabete bat egon eta gero kumeak jaiotzen dira, umeak ilerik gabe jaiotzen dira. Amak egindako ulezko habi baten jaiotzen dira umeak. Untxiak urtean 4-5 aldiz izaten ditu umeak bakoitzean 6-7 ume izaten dituzte.

 Eguna hastean eta eguna bukatzean untxi guztiak landetan elkartzen dira belarra jateko.

 Untxiak muturra mugitzen duenean usaintzen dago. Untxiak oso usaimen ona du. Espezie askotako untxiak daude.

 Pertsona batzuek etxera eramaten dute bere larrua edo bere okelarengatik, baina badago jendea lagun gisa eramaten dute. Batzuek laboratorioetan frogak egiteko eramaten dute.

 untxia bilaketarekin bat datozen irudiak

2017-02-14

ESKOLAN ITURRI BAT IPINTZEKO ASMOA DAGO

Zelaieta eskolako patioan iturri bat ipintzeko asmoa dugu. Elkarbizitza batzordekoek inkesta bat egin zuten eta gehienek iturria ipini nahi zuten. Orain alkateari gela bakoitzak gutun bat bidali diote. Alkatearen erantzunari itxaroten ari gara.

iturriak bilaketarekin bat datozen irudiak


OINEZ BUS

 
  Otsailaren 9an 13:10etan 2.zikloko eta 3.zikloko ikasle eta irakasleak asanblada bat izan zuten ginasioan. Asanblada hori "Oinez Bus" deitzen zen. Asanblada horretan umeak kaletik bakarrik  joatea  lortu nahi zuten, baina arrisku barik eta gurasoak kezkatuta egon barik. Asanblada oso ondo egon zen!!!               
dibujos de autobuses bilaketarekin bat datozen irudiak