2022-10-28

Zelaieta telebistako 77. saioa

EGURALDIA

 

2022/10/28

Gaur udako giroarekin jarraituko dugu. Kantauri isurialdeko beroenak 30 ºC ingurura iritsiko dira beste egun batez, 25 ºC ingurura hegoaldean. Zeruan erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin jarraituko dugu, momentu askotan ugariak izango dira, baina ateri egongo da. Hegoaldeko edo hego-ekialdeko haizea harro ibiliko da. Gaur ere baso-sute arrisku handi edo oso handiarekin jarraituko dugu.



2022/10/29
Larunbatean nobedade batzuk espero dira arratsalde partean; ordura arte, ildo beretik jarraituko dugu. Goizaldean berriz ere ohikoa ez den beroa izango dugu, eta tenperatura maximoak 28-30 ºC-ra iritsiko dira ipar partean. Zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, baina ateri eutsiko dio. Arratsaldean, kostaldean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, nabarmen jaitsaraziko ditu termometroak, eta gauean behe-hodei batzuk ekarriko ditu, mendebaldera bereziki. Litekeena da eguneko tenperatura minimoak azken orduetan neurtzea. Baso-sute arriskua altua edo oso altua izango da.



2022/10/30

Igandean, aipagarriena, tenperaturaren jaitsiera izango da. Nabarmen jaitsiko dira tenperatura maximoak, eta ohikoagoak diren balioekin geratuko gara. Zeruan hodeiak ugaritu egingo dira, eta euri apur bat utz dezakete, batez ere mendebaldean eta arratsaldean. Haizea aldakor ibiliko da, ipar-osagaikoa nagusituz, ahul-bizi.



3. ZIKLOKO TXANGOA

 3. ziklokoek bizikletaz Elorrioko igerilekuetara  joan ziren, lau tobogan egon ziren eta bazkaria  oso goxoa egon zen. 

Oso ondo pasatu genuen  

gainera azkeneko eguna zen  

bederatzi erdietatik lau er 

dietara klasetan egon gine 

la. 

 

ENEKO ETA URTZI

2 Ziklokoak Bakion JULEN ETA MARIAM

                                        2. zikloko ikasleak pasaden urtean 

                              Bakiora joan ziren, hondartzan bainatu ziren

                            eta arean futbolean jolastu zuten.


Lehenengo zikloa. EÑAUT eta MARTZEL

1. ziklokoek Lekeitioko hondartzara joan ziren, uretara sartu ziren eta harearekin jolastu zuten.

HH 5 urtekoak Maddi eta Magali

Pasaden ikasturtean udako oporrak hartu bai- no lehen, ziklo desberdinetan irteerak egin zi- ren. HH 5 urtekoak Oñatira joan ziren. Ibilbidea egin ondoren denak ba- tera jolastu zuten, ema- ten du primeran pasatu zutela.

2022-10-21

Zelaieta telebistako 76. saioa

Albistea Laura eta Pedro


                                  Laura eta pedro

Durangoko bikote batek Bilboko hospitalean  umea eukin zuen.
Hortik egun batera emakume bat mendikuz jantzi zen eta umea bahitu zuen.
Ondoko familiak galdetu zion zer egin behar zuen umearekin eta berak erantzun zion proba batzuk egitera eramango zuela. Umearen gurasoak oso arduratuta gelditu ziren. Gau osoa egon zen bahituta eta emakumeak goizean etxe baten atarian utzi zuen. Sustoa pasatu ondoren  orain oso pozik daude umearekin.

GARAZI, MADDI ETA UXUE

EGURALDIA

                                                                       Gaur


Gaur ostirala da, Hego- haizearen menpe jarraituko dugu, baina tenperatura pixka bat  jaitsiko da. Hodeiak egongo dira, batez ere ekialdean eta hegoaldean, kostaldetik hurbil, ostarte
batzuk  ireki daitezke. tenperatura maximoak kostaldetik hurbil 23-24 ºC ingurukoak izango dira, hegoaldean 20 ºC-ren bueltan geldituko dira.



Bihar
Larunbat goizean udaberriko giroa izango dugu, arratsaldean, atzera, hodeiak ugaritu egingo dira. Hego-haizea ibiliko da eta Kantauri isurialdean maximoak 26-27 ºC ingurukoak izango dira, gainerakoan 23-24 ºC-koak. Goizean ostarte zabalak ikusiko ditugu, goi-hodeiak agertuko dira eta egunaren erdiko orduetan zerua lausotu dezake, baina goizean eguraldia eguzkitsua izango da. Arratsaldean hodeitza handituz joango da eta noizean behin zaparrada batzuk bota ditzake, bereziki barnealdean eta arratsaldearen erditik aurrera. Haizea zakar ibiliko da egun guztian, mendi inguruetan batez ere, eta arratsalde-gau partean are gehiago
indartuko da.

Etzi





Igandean hego-mendebaldeko haizea izango da protagonista. Egunaren lehen partean haizeak oso gogor joko du eta enbarazu egingo du. Bestelakoan, tenperaturan ez da gorabehera handirik izango eta hodeiak ostarteekin tartekatuko dira. Tarteka urdingune zabalagoak agertuko dira, baina une batzuetan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira, eta Piriniotako leku batzuetan bereziki noizbehinka zaparrada batzuk bota ditzake.

ZORNOTZAKO KROSA

   ZORNOTZAKO KROSA


Zornotzako nazioarteko  krosaren eguna ospatuko da.

 Aurten data berdina mantenduko da, domeka honetan jokatuko da jauregibarriako landetan.

Horri esker, krosaren  elitean eta nazioarteko federazioaren egutegiaren barruan jarraituko dute. Hiru izendapen posibleetatik urrea, zilarra eta brontzea eusten diote urrezkoari.

Horixe da hain zuzen   Zornotza kirol elkartekoen heburu nagusi.


                                                                                                                                      MARTZEL,PAUL.



                                                                                         


2022-10-14

ZTB 75. SAIOA


 

eguraldia

Gaur goizean zerua tarteka hodeitxu egongo da eta arratzaldean eguzkitsu egongo da. Goizean goiz hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa. temperatura minimoa 14 º eta maximoa 22 º


Larunbat goizean, lanbroa eta lainoa. Eguzkitsu egongo da, arratsalde-gau partean bero-hodei batzuekin. Hego-haizea ibiliko da, arratsalde-gau partean tarteka iparraldekoa.Tenperatura minimoa 14ºeta maximoa25º





Igandean eguzkitsu egongo da, tarteka hodeitsu erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Hego-haizea egongo da temperatura minimoa 16º eta maximoa 25º







EGILEAK: Jule, Izar eta Uxue.i



KURTSOA HASI DUGU

 KURTSOA HASI DUGU

Ongi etorri 2022-2023 ikasturteko txiki blogeko lehen albisteetara. Kurtsoa gogotsu hasi dugu eta espero dugu kurtso osoa horrela jarraitzea. Zelaieta telebista eta txiki bloga hasi ditugu eta prentsa hurrengo astean hasiko da. Espero dugu kurtso honetan denok ondo pasatzea eta oraingo urteko zelaieta telebista, txiki bloga eta prentsa asko gustatzea.


 Egileak:Garazi U. eta Ane J.