2023-02-08

Ermuko Igerilekuak

2. zikloko ikasleak Gorputz Hezkuntzako saioetan Ermuko Igerilekura joaten hasi dira.
Guztira 10 saio egingo dituzte bertan.
Izurdeek baino hobeto ikasiko dute igeriketan.



Karibeko Piratak

 Gorputz Hezkuntzako saioetan 3. zikloko ikasleak Gorputz Adeirazpena lantzen ari dira.

Aurten atal honetan Karibeko Piratetan oinarrituta koreografia bat prestatuko dute, non ezpatekin "borroka" bat egingo duten.

Artista hutsak dira.




Trinketea

 Urtarrilan zehar 3. zikloko ikasleak Gorputz Hezkuntzako saio batzuetan Trinketera joan izan dira Eskupilota, pala eta xarea lantzera.

Hona hemen azken saioan hartutako irudia.



Zirkoa

 1. zikloko ikasleak Gorputz Hezkuntzan zirkoa lantzen hasi dira urtarrilaren bukaeran.

Rol ezberdinak landuko dituzte; aurkezlearena, domadorea eta animaliak, malabaristak, orekariak eta pailazoak izango dira saio batzuetan zehar.



Zelako artistak diren.