2015-10-28

5 URTEKOEN MARRAZKIAK

Bost urtekoek ikusi zelako ondo margozten duten. Politak ezta beraiek egindako marrazkiak pintzelekin??


1.ZIKLOA UDAZKENA

Lehenengo zikloa udazkena lantzen ari da.
Begira zelako argazki polita.

OTSOA DATOR 3. URTEKO GELAN

3. urteko gelakoek OTSOA DATOR antzerkia antzeztu behar dute, hona hemen nola prestatzen  duten argazkiak: 


2.ziklokoen errezetak

Bigarren ziklokoek errezetak egin dituzte: brownie, arraultza frijitua eta coca de frouner.

MMMM ZE GOZOO!!!!

2: ZIKLOA ZINEMAN

 Astelehen honetan 2. ZIKLOA zinemara joan dira PEPPER izenburuko filma ikustera.
 Oso polita izan zela komentatu digute!

    
               

1.ZIKLOKO ZUKUA

Lehenengo ziklokoak sagar zukua egiten aritu dira, eta gero eraten ibili dira ,pasadan barikuan hartutako sagarrekin.

OSO GOZOA EGON DA EZTA.????










2.ZIKLOA PISTINAN

3. ziklokoak hurrengo asteartean Bilboko Eitb-ra joango dira. Hango itsas museora joango dira eta baita Guggenheimeko  parkera berton bazkaltzera ere. Goizeko 9:30 etatik arratsaldeko 16:30 arte izango da irteera.

SIMULAKROA ESKOLAN

Gaur goizean, 10.30ak aldera aurtengo lehenengo sute simulakroa eta ebakuazioa egin dugu eskolan, horrelakoak hiruhilabetero egin behar ditugu, eskerrak gaur eguraldia lagun izan dugula.

2015-10-21

ZAZPI ANTZUMEAK

5 urteko gelan ZAZPI ANTZUMEEN ipuina antzeztuko dute.
Horretarako dekoradua  prestatu behar dute!!!


GALDUTAKO ERROPEN KUTXA

Gogoratu ezazue galdutako erropen kutxa, eskolako sarrera nagusiaren ezkerraldean dagela.
Erroparen bat galduta badaukazue han begira ahal duzue.

 ZORTE ON!!!
           

2.ZIKLOKO MANDALAK

2.ziklokoak mandalak egiten ari dira, eta hauek dira beraiek egindako mandalak:

KONPOSTAJEA ESKOLAN


Asteartean eskolan agenda 21eko batzordekoak ekintza bat egin zuten eta hor konposta nola egin ikasi zuten.
Konpostatzeko  kutxa bat egiten erakutsi zieten, sisare helduak eta gazteak diferentziatzen erakutsi zieten eta sisareen arraultza ere ikusi zuten.

Hona hemen argazkiak:







  


     



                                                     
                                                         

1. ZIKLOA BILBON


Lehenengo ziklokoak barikuan Bilbora joan ziren. 
Hiriko hainbat lekuetara joan ziren: Udaletxera, Guggenheim     museora... eta ibaitik zehar txango bat egin zuten.










2015-10-14

4 URTEKOEN MANDALAK


4  urtekoek mandalak egin dituzte, pare bat  argazki ipiniko dizkizuegu zuek ikusteko zelako politak diren .






PLANETEN MURALA

5 urtekoek planeten mural bat egin dute, eta planeten izenak jarri dituzte.


SEXUARI BURUZ HITZEGITEN.
6. Mailakoak sexu-heziketa jasotzen ari gara. Lehenengo saioan taldeak egin genituen eta kideen artean eztabaidatu genuen, gero talde haundian emankomunean komentatu genuen.


2015-10-07


ZELAIETA ESKOLAKO ORTUA

Aurten berriro jarriko dugu martxan eskolako ortua, hau dela eta
guztion laguntza eskatzen da ortua ganoraz hazteko.  
Ea hau bezalakoa irtetzen zaigun.



HH 3-4 URTEKO GELAK

                                                                           HH 3-4 URTEKO GELAK

Gaur arratsaldean 3-4 urteko geletara joan gara eta txokoetan egon diren bitartean argazki batzuk atera dizkiegu.
Hona hemen adibide batzuk:









2. ZIKLOKOEN TXIMELETAK

2. ziklokoek 5 beldar izan dituzte geletan, egun batzuk zaindu eta gero, 4 tximeleta osasuntsu jaio ziren, 5.  arazoak euki zituen hegoetan eta ikasle baten etxean dago oraindik osatu arte. Gero solte utzi zituzten.

Hona hemen jaio eta ordu batzuetara egindako argazki batzuk.





   3. ZIKLOKOAK ATLETISMO PISTARA JOATEN HASI GARA.

4 saio egingo ditugu  eta hauetan, abiadura, erresistentzia, jauziak eta erreleboak landuko ditugu.

Argazki hauetan luzaketak egiten ari gara: