2022-04-29

BERBA LAPIKOA

Oporretatik bueltan aste honetan institutoan dauden 8 ikasle ohi etorri ziren gure eskolara, bi pertsona gela bakoitzera eta berba lapiko ekintza zer dan esplikatu ziguten Asteartetik aurrera gure eskolan martxan jarri zen. Irakasleak txapa bat eman ziguten eta moreak dituztenak euskaraz hitzegin behar dugula esan ziguten.                      

Egileak: Ane Etxebarria, Ainhoa Milan eta Aiala Elkorobarrutia

Zelaieta telebistako 70. saioa

Eguraldia

 

Ostiralean eguzkia irtengo da eta hodei batzuk ere irtengo dira. Tenperatura minimoa 8º gradukoa izango da eta maximoa 20ºkoa. Ipar haizea izango dugu.

                                        

Larunbatean eguzkia egingo du, baina lainoak irtengo dira. Tenperatura minimoa 8º gradukoa izango da eta maximoa 19ºkoa. Ipar haizea izaten jarraituko dugu.

                                         

Igandean eguzkia mantenduko da, baina euria ere egingo du.Tenperatura minimoa 8º gradukoa izaten jarraituko du eta maximoa 15ºtara jaitziko da.

                              

                                               Luken U-P eta Aimar Payo

GURE ESKOLA- INSPIRA STEAM

 6. mailako mutil eta neskak Inspira Steam tailerra hasi ginen eta opor aurretik 3 saio egin genituen. Lehenengo saioa martxoak 18an izan zen eta azkena maiatzak 20an izango dugu. Tailerra ematera etorri dira Vega, Leticia eta Josu.

Inspira Steam-en lanbide desberdinetan mutil edo neska gehiago egoten direla, berba egin genuen. Dendetako jolas aldizkarietan nesken eta mutilen arteko desberdintasunak ere aztertu genituen. Motorrak eta kotxearen atalean, beti mutilak jartzen dituzte eta panpinak edo makillajearen orrialdetan, beti neskak ipintzen dituztela komentatu genuen ere.


Egileak: Ane Etxebarria eta Aiala Elkorobarrutia.

Donien Atxa garabiagaz lekutik atera, oinarria garbitu eta berriro lekuan sartu dute

 Asteazkenean donien atxa jarrita hasiera eman zieten San Prudentzio jaiei Traña -Matienan. Txopoa oker oker eginda gelditu zen eta segurtasuna mantentzeko zuzendu egin dute, bi garabiren laguntzagaz.

Traña Matienako donien atxa aurten ere zeresana emoten ari da. Jaiei hasiera emateko ekialdian txopoa kostata altxatu zuten. Bertaratu ziren guztiek ikusi zuten moduan oker gelditu zen. Atzo goizean udal ordeztariak gerturatu ziren eta txopoa garabi bategaz atera eta oinarria garbitzea erabaki zuten. Eguerdian garabi bigaz , donien atxa lekutik atara, oinarrian zeuden egur batzuk kendu eta berriro bere lekuan sartu zuten.

     Egilea: Ainhoa


2022-04-08

Zelaieta telebistako 69. saioa

KORRIKA TXIKIA

Arratsalde horretan, gure Korrika txikia egin genuen. 5 urteko ikasleak eskolako patiotik irten ziren. Udaletxeko sarreran 1. zikloko ikasleak itxaroten egon ziren. Hortik Gaztañodira joan ziren, 2. ziklokoari lekukoa emateko. Batzokian, 3. zikloko ikasleek lekukoa hartu eta Muntsaratzeko errotondara arte joan ginen. Gero, eskolara bueltatu ginen. 

Eskolara  heldu ginenean Ager B. eta Arianne P. lekukoko mezu sekretua irakurri zuten. Azkenik  dantza egin genuen.

Momentu horretako argazkiak hauek dira:


 



Izaro eta Martin

ABADIÑOKO UDALEKUAK EKAINAREN 27-TIK UZTAILAREN 15-ERA

AURTEN 220 UMETARA HANDITUKO DUTE PLAZA KOPURUA.

Abadiñoko udala ekainaren 27-tik uztailaren 15-era antolatu ditu aurtego udalekuak.

Urtero bezala , programa ohiko hiri-kanpamenduak eta ludotekak osatuko dute

Ludoteka jardueran 3 eta 6 urte bitarteko 100 umerentzako tokia egongo da eta hiri-kanpamenduetan 7 eta 12 urte bitarteko 120 adingaberentzako tokia.

Abadiñoko udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 15era izango dira

                                               Arrate

EGURALDIA

 Ostiralean euria egingo du. Tenperatura minimoa igoko da 10ºtara eta maximoa gradu bat jaitsiko da; 17ºkoa da. Mendebaldeko haizea izango dugu.

           


Zapatuan euria egiten jarraituko du eta tenperaturak jaitsiko dira berriro. Tenperatura maximoa 12ºkoa izango da eta minimoa 6ºkoa. Ipar mendebaldeko haizea izango dugu.


Domekan tenperatura maximoa 17ºkoa izango da eta minimoa 7ºkoa. Tenperaturak igo egingo dira, eguzkia egongo da eta ipar mendebaldeko haizea izango dugu.

                                                                                                                        Nahia eta Josu

2022-04-01

Zelaieta telebistako 68. saioa

EGURALDIA

 Ostiralean zerua hodeitsu egongo da, eta zaparrada sarri botako du.Trumoiak eta txingorra bota dezake.Tenperatura maximoa7ºkoa izango da eta minimoa eta minimoa 4ºkoa.Haizeak ipar aldetik gogor joko du.

Zapatuan,egunaren hasieran euria egingo du eta hodeitsu egongo da. Egun erdiko orduetan,euria motelago ibiliko da eta ostarteak ageruko dira. Elurra bota dezake 200-400 metrotara. Tenperatura maximoa 6º izango da eta minimoa 1º.

Domekan,hodeiak egongo dira eta eguzkia agertuko da.Tenperatura gehiago jaitsiko da.Maximo 10ºkoa izango da  eta minimoa 0º.

Egileak: Paule Arana eta Arianne






22 .KORRIKA ABADIÑON

 Martxoaren 31an Korrika hasi zen Amurrion, 16:30etan. Hurrengo 11 egunetan Euskal Herria zeharkatu du .Apirilak 1ean pasatu zen Abadiñotik  06:20 aldera. Eskolak, guraso Elkartearekin batera 177-1 km-a erosi zuen

TIPI TAPA, TIPI TAPA KORRIKAAAAAAAAAAAAAAAA
ANIMO AUNITZ , UXAR ETA  KEPA
ZELAIETAN ERE , EUSKARAREN ALDEEEEEEEEEEEEE
egilea : NADIR

3.ziklokoak Berrizko belodromora doaz.

 Pasa den astean 3. ziklokoak belodromora joaten hasi ginen, gorputz heskuntzako orduetan,.

Bi saio egongo dira. Berrizko belodromora joan behar garenez, autobusa hartu behar dugu.

Monitore bat dago eta Aitor du izena. Bizikleta arraro batzuetan ibiltzen ari gara, pista berezi batean. Bizikleta hauek ez daukate frenorik.





                                                                Egileak: Aretx eta Beñat