2022-04-29

Donien Atxa garabiagaz lekutik atera, oinarria garbitu eta berriro lekuan sartu dute

 Asteazkenean donien atxa jarrita hasiera eman zieten San Prudentzio jaiei Traña -Matienan. Txopoa oker oker eginda gelditu zen eta segurtasuna mantentzeko zuzendu egin dute, bi garabiren laguntzagaz.

Traña Matienako donien atxa aurten ere zeresana emoten ari da. Jaiei hasiera emateko ekialdian txopoa kostata altxatu zuten. Bertaratu ziren guztiek ikusi zuten moduan oker gelditu zen. Atzo goizean udal ordeztariak gerturatu ziren eta txopoa garabi bategaz atera eta oinarria garbitzea erabaki zuten. Eguerdian garabi bigaz , donien atxa lekutik atara, oinarrian zeuden egur batzuk kendu eta berriro bere lekuan sartu zuten.

     Egilea: Ainhoa


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia