2022-02-25

EGURALDIA

Ostiralean egunaren hasiera triste egongo da,eguna pasa ahala ostarteak egongo dira. Ipar-ekialdeko haizea  ibiliko da. Tenperatura minimoa 3ºkoa eta maximoa 9ºkoa izango da.

Zapatuan eguzkian egingo du eta hego -haizea ibiliko da. izotza egin dezake.Tenperatura minimoa2ºkoa izango da eta maximoa14ºkoa izango da.
                                                               ANDONI ETA AMETS

Zelaieta telebistako 64. saioa

BAT TALDEA

Asteazkena 16an,gure geletara Tere eta Marga etorri ziren Bat Taldea aurkeztera.

BAT Taldearen lana bullying-ari aurka egitea eta laguntza behar badugu beraiei eskatzea.

Azkenean, bideotxo bat erakutsi ziguten.

Hemen duzue guk ikusitako bideoaren esteka

https://view.genial.ly/61edba287333200013a8a3e8/video-presentation-bat-taldea-amaituta-musika-barik


Egileak: Liher eta Garazi.


Abadiñoko Emakumeen Saskibaloi Taldea

2018an lehenengo saskibaloiko mutil  taldea agertu zen. Orain, emakume talde bat ere dabil entrenatzen, eta datorren denboralditik aurrera Bizkaiko ligan aritu gura du. Jokalariak 16-18urtera. Traña-Matienako kiroldegian entrenatzen dira.


Egileak: Liher eta Garazi.

IÑAUTERIAK

 Gogoratu datorrean Asteartean iñauteri eguna dela (Martxoak 1). Inauteriak  izango direla eta jantokian geratzen direnak  15.00ak arte  izango direla,  berriz etxekoak 13.30ak arte.   

DISFRUTATU ETA EZ AHAZTU MOZORROTZEA!

EGILEAK: MALEN ETA JUNE.

2022-02-18

Zelaieta telebistako 63. saioa c

UDAN ITXITA EGONGO DIRA ABADIÑOKO IGERILEKUAK

Astolako igerilekuetako estalki berriaren lanak egiten egongo direla eta, igerilekuak udan itxita egongo direla aurreikusten du Abadiñoko Udalak. "Astolako udal-igerilekuak ixteagaitik instalazio horiek erabiltzeko beste herri batzuetara joan behar duten Abadiñoko bizilagunei konpentsazioa eman gura zaie dirulaguntzen bidez. Izan ere, aurten ere itxiita egongo dira udan, estalki berria eraikitzeko lanak martxan egongo direlako", azaldu du udalak ohar baten bidez. 
                                       
                                                                    
 Amane eta Ekain

KATALAMIXON

Katalamixon elkarteak, hurrengo Otsailak 27an "Abadiñoko usadioak ezagutuz" ekintza prestatu du. Ekintza probalekuan izango da, 11:30etatik 13:00ak arte. Parte hartu ahalko dute LH4-DBH2 bitartekoek. Izena hemateko epea, Otsailaren 14tik 18ra arte (biak barne) izango da. Idatzi ezazue email bat: katalamixon@gmail.com helbidera eta fitxa bat bidaliko zaizue izena emateko. Ekintza bakoitzeko 5€ eskatuko dira egunean ekartzeko.  

                                                               Aunitz Iturrieta

EGURALDIA

Gaur egun eguzkitsua izango dugu,baina arratsaldean euri apur bat egin al du. Tenperatura apur bat igoko da, maximoa 17º gradukoa eta minimoa 8º gradukoa izango da. Zapatuan elur maila jaitsiko da 1000 eta 800m arte eta tenperaturak asko jaitsiko dira eta euria egingo du. Tenperatura maximoa 8º gradukoa izango da eta minimoa 4ºkoa. Domekan temperaturak maximoa apur bat igoko du eta minimoa mantenduko da.Maximoa 11º gradukoa izango da eta minimoa 4ºkoa izaten jarraituko du. EGILEAK: LUKEN ETA BEÑAT

2022-02-11

MASKARAK DERRIGORRAK IZATEARI UTZI DIO ESKOLAKO PATIOAN

 Eskolaz kampoko jarduerak Gabonen aurreko prebentzio - neurrietara bueltatu dituzte.

Eusko jaurlaritzak gutuna bidali die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoaklo ikastetxeei. Bertan jakinarazi du patioetan eta haire zabaleko jardueretan maskara derrigorrez erabili beharra zioen neurria indargabetu egin duela. Era berean, eskolaz  kampoko jarduerak Gabonetako oporren aurreko prebentzio neurri berdinetan berraktibatu dituzte.

  

                                                      Egileak : Uxue eta Ager



Zelaieta telebistako 62. saioa

Eguraldia

 Gaur goizean zerua estalia egongo da eta euria egingo du, sarriago eta ugariago iparraldean. Arratsaldean atertzera egingo du eta hodeiak gutxituz joango dira, hegoaldean bereziki ostarteak agertuko dira, iparraldean, berriz, behe-hodei dezente ikusiko dugu oraindik. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoa nabarmen jaitsiko da;

Egileak: Jokin eta Uxar.

NESKEN AHALDUNTZE ISTORIOA


ETB1ek ´irabazi arte!´ telesaila estreinatuko du gaur gauean, gazteak erakartzeko asmoz

Zortzi atal izango ditu, eta gaur estreinatuko dute ETB1en 21:00etan. 

Pausoka ekoiztetxeak sortu du ETBrentzat,hau da, Go!azen egiten duen ekoiztetxe berak.


                                                          EGILEAK:Cristian eta Mikele

Athletic (1-1) Valentzia

 Athleticek berdindu egin du Valentziaren aurka Espainiako Kopako finalerdien joanekoan, San Mamesen (1-1). Muniainek erdiratu kanpotik barrura, eta Raul Garciak gola. Golak itzali egin zuen erabat Valentzia. Baina ez zen asko piztu Marcelinoren taldea. Martzoaren 2an askatuko da korapiloa.


 




 Egileak: Jokin eta Uxar.

2022-02-04

FINALERDIETARA BERRIZ ERE

 Athleticek irabazi egin dio Real Madrili(1-0), eta Espainiako Kopako finalaren atarian da. Berenguerrek egin du gola89. minutuan

Real Madrili irabazi zion San Mamesen atzo, 1-0 azken unean, eta gaur ezagutuko du aurkaria: Betis, Valentzia edo Rayo Vallecano.


                                                                                      Egilea: Beñat G.

Idi bat ihes eginda ibili da Abadiñoko San Blasetan

 Idi-probetarako pisaketak egiten zebiltzala gertatu da. 

Abadiñoko San Blas azokako bisitariak gertaera bitxi baten lekuko izan dira gaur goizean. 10:00 inguruan, idi-probetan parte hartuko duten idiak pisatzen zebiltzala, euretako batek ihes egin du. Idia urduri zebilen batetik bestera eta une batean gizonezko bat bultzatu du eta zauri bat egin dio buruan. Azkenean, lortu dute idia harrapatu eta bere tokira eramatea.

Irati Perez


EGURALDIA

Gaur arratsaldean fronte ahul batek lurraldea zeharkatuko du. Zerua estalita geratuko da arratsaldean, eta euri pixka bat egingo du, bereziki ipar isurialdean. Eguerditk aurrera ipar haizea nagusitu eta bizitu egingo da. Tenperatura maximoak bizpahiru gradu jaitsiko dira eta beroenek ez dituzte 13-14 ºC-ak gaindituko.

                                                                                                 Egilea: Beñat G.

San Blas azoka, betikoa; jai giroa, ezohikoa

 Azokara zenbat jende hurbilduko zen. Galdera hori airean egon da egunotan, baina erantzuna argi geratu da: Euskal Herriko bazter guztietatik iritsitako bisitariek gogotsu hartu dute San Blas eguneko azoka. Hori bai, askok jaiaren gatza eta piperra bota dute faltan.

Irati Perez