2022-02-04

Idi bat ihes eginda ibili da Abadiñoko San Blasetan

 Idi-probetarako pisaketak egiten zebiltzala gertatu da. 

Abadiñoko San Blas azokako bisitariak gertaera bitxi baten lekuko izan dira gaur goizean. 10:00 inguruan, idi-probetan parte hartuko duten idiak pisatzen zebiltzala, euretako batek ihes egin du. Idia urduri zebilen batetik bestera eta une batean gizonezko bat bultzatu du eta zauri bat egin dio buruan. Azkenean, lortu dute idia harrapatu eta bere tokira eramatea.

Irati Perez


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia