2019-11-29

DURANGOKO AZOKA

Datorren astean, Abenduaren 5etik 8ra, Durangoko azokaren edizio berri bat izango dugu. Aurten, 54.edizioa izango dugu eta, betiko antzera, ekintza ugari izango dira. 10:30etan irekiko dituzte azokako ateak eta bertan, diskoak, liburuak eta abar egongo dira salgai. Buelta bat ematera animatzen zaituztegu, euskal kulturako sortzaileak ezagutu eta nobedade berriak ikusi eta erostera.
durangoko azoka bilaketarekin bat datozen irudiak


EGILEAK: Naia García eta Haizea Iturriagaetxebarria

ESPAINAKO LOTERIAKO LEHENENGO SARIAK 4MILIOI INGURU UTZI DITU ABADIÑON

Espainako loteriako lehenengo sariak 4 milioi inguru utzi ditu Abadiñon. David Lobato hiru administrazioko jabeetako batek ANBOTOri jakinarazi dionez, 56.718 zenbakiko 70 dezimo saldu dituzte, eta bakoitzari 60.000 euro egokitu zaizkio."Oso pozik gaude, astero jokatzen den zenbaki bat da eta", esan du Lobatok.
Zenbakiak Hiru administrazioan, Traña-Matienako Oregi taberna eta Soraluzeko Txurruka tabernan saldu dute.


loteria abadiñon bilaketarekin bat datozen irudiak
EGILEAK: Unax Marzan eta Unai Uribezubia

DURANGOKO AZOKA

AZAROAK 25






 Azaroak 25ean, emakumeen indarkeriaren nazio arteko eguna ospatu zen. Astelehenean, ekintza desberdinak egin genituen. Horietako bat mural bat egitea zen eta gero gauza moreekin apaintzea. Azkenean oso polita geratu zen!






Erlazionatutako irudia

Egileak: June J eta Jurgi

2019-11-22

ORTU LOREAK


Kaixo guztiori! Aste honetan lore batzuk ekarri dituzte gure geletara. Ziklamen motatakoak dira, larrosak eta oso politak. Eskerrik asko ortuko zerbitzuari gure ikastetxea apaintzeagaitik

ziklamen loreak bilaketarekin bat datozen irudiak
EGILEA: Hegoi Arrinda

ABADIÑOKO EMAKUMEEN LEKUKOTZEI BALIOA EMAN NAHI DIETE ERRELATO KOLEKTIBO BAT SORTUZ

Ekintza artistiko baten bitartez, etorkizunerako memoria eraiki gura dute Abadiñon Miriam Rodrigezek(Abadiño, 1983) eta Saray Perez (Bilbo,1987).Emakumeen testigantzak batu eta denboraren kapsula batean lurperatuko dituzte.Antolatzaileek ahalduntze ariketa izatea gura dute.Azaroaren 19an aurkeztuko dute proiektua,Errota Kultur Etxean.
ERROTA KULTUR ETXEA ABADIÑO bilaketarekin bat datozen irudiak
Egileak:Eneko Avalos eta Unax Marzan.

5 saioa

ASTELEHENEAN EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA.

Datorren astelehenean,azaroaren 25ean,emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da.Hau dela eta,eskolan ekintza ezberdinak egingo ditugu.Prentsan ere keinu berezi bat egin nahi diogu honi astekarian morez jarriz egun horren kolorea morea da eta.
Erlazionatutako irudia

EGILEAK:Aratz.B eta Haizea.I

2019-11-15

TXIRRINDULARITZA FROGA

Euskal herrian zein estatuan sekula ere antolatu ez den lasterketa baten lekuko izango da  Durangaldea 2020an.Nesken junior mailan nazioen arteko kopako jasdunaldia bat hartuko du. Froga abadiñon hastea aurreikusten da.

txirrindularitza froga abadiño bilaketarekin bat datozen irudiak









EGILEA:IGOR GOÑI ETA ZATA DJITTEYE

3.ZIKLOA MAÑARIA


3.Zikloak mañariara joan ginen eta bi talde  egin genituen. C eta D kobazuloa ikustera joan ziren, bitartean, A eta B eliza eta Hontza museoa ikustera joan ziren. Gero aldaketa egin genuen, A eta B kobazuloa ikustera joan ginen, eta C eta D Hontza museoa eta eliza ikustera joan ziren. Amaitu ostean, frontoira joan ginen bazkaltzera. Arratsaldean, eskolara itzuli eta bideo pare bat ikusi genituen.

mañariako hontza museoa bilaketarekin bat datozen irudiak

EGILEAK: Hegoi Arrinda eta Abafi Sambou


4 saioa

HAUTESKUNDEAK AZAROAREN 10

Pasa den asteburuan Espainiako hauteskundeak egon ziren. Abadiñoko biztanleak gure eskolara etorri ziren bozkatzera. Abadiñon bozka guztiak zenbatu ostean hauek izan ziren emaitzak:
Lehenengo postuan PNV geratu zen 1.145 botorekin,bigarrenean EH BILDU 1.077 botorekin eta hirugarrenean PSOE geratu zen 721 botorekin.

EGILEAK: Malen Erdoiza eta Eneko Avalos