2019-05-31

6.MAILAKOAK INSTITUTURA

6.mailakoentzako azkenengo urtea da, hurrengo urtean gehienak Matienara doaz horregatik Maiatzak 29an 6.mailakoak Matienako institutua ezagutzera joan ziren.
                                   
                                         

                                                                       EGILEAK: JULEN ETA OIER

3 urtekoek landareak landatu dituzte

3urteko gelakoek usaindun landareak landatu dituzte: Menta, Salvia, Tomillo, Limoia eta Oreganoa.
                                   menta , salvia tomillo limoia eta oreganoa bilaketarekin bat datozen irudiak
                                    EGILEAK: Olatz  Arkarazo eta Lucia Royuela

ASTE HONETAN 3 BERTSOLARI GAZTE ETORRI DIRA ESKOLARA

Aste honetan, 3 bertsolari gazte etorri dira gure eskolara bertsoak botatzera. Bertsolariak, Maite Ander eta Gorka ziren. Maitek 2 aste barru Saran Bizkaiko txapela defendatuko du Euskal Herriko txapelketan.
             
Intza eta Uxue G

SUKARRIETA

Datorren astean 3. zikloa 4 egunetan Sukarrietara joango da, bertan JAGON proiektua burutuko dute, bullying eta ciberbullyingaren inguruko tailerrak egingo dituzte. Kontsientziazio eta prebentziorako baliogarriak izango da egonaldi hau.
                                   Sukarrieta bilaketarekin bat datozen irudiak
                                     Egileak: Lucia Royuela eta Olatz Arkarazo

ZIRKUA EUSKAL HERRIKO JIRAN

Gure zirkua lehenengo euskal zirkua da. Jabea Iker Galartza  da eta pasaden urtean bere ametsari aurre egin zion, zirku bat egiten euskal herriko 12 artista onenekin. Euskal herritik jira bat egiten dabiz eta hainbat lekutan ikusteko aukera izango dugu. Zirkuan akrobazia mota asko egiten dituzte: soka gainean ibili, txiribueltak egin... Pailasoak eta malabaristak umeei barrea sortzeko.
                                             
                                                          gure zirkua sarrerak bilaketarekin bat datozen irudiak

                                                     ANIMATU ETA JOAN IKUSTERA!!!
             
                                                         EGILEAK: OIER ETA JULEN

3.ZIKLOKOAK OTXANDION ORIENTAZIO PROBA EGIN ZUTEN.

GHan 3.ziklokoak orientazioa landu du azkenengo 2 saioetan horregaitik maiatzaren 30an orientazio proba bat izan zuten Otxandion.
                               
Intza eta Uxue G

ABADIÑOKO LEHENENGO TALDEA MAILAZ IGO DA

Zapatuan, Abadiñoko lehen taldeak, Gernikan izan zuen igotzeko aukera , eta lortu zuen. 0-2 irabazi zuten eta garaipen horrekin, ohorezko mailara igo dira. Aspaldi galdutako maila berreskuratu dute.


Abadiño futbol taldea mailaz igotzen bilaketarekin bat datozen irudiak
                                                             ZORIONAK EKIPO!!
 
                                          EGILEAK: Lucia Royuela eta Olatz Arkarazo                                                         

ANTXON IRUSTA ZAMALLOA IDAZLEA ETORRI ZEN ESKOLARA

Pasadan astean Antxon Irusta Zamalloa idazlea etorri zen. 4. mailakoaek Katxin liburua irakurri zuten eta idazleari galdera batzuk egin zizkioten.
                                 
                                                                       Intza eta Uxue G

2019-05-24

AMAIARI OMENALDIA

Pasadan asteartean, omenaldi polit bat egin genion gure eskolako irakaslea izan zen Amaiari.
Bere familia ere etorri zen. Irakasleek dantza polit bat egin zuten, baita Amaiaren dantza taldekoek ere, Ikasle batzuk txirularekin abesti bat jo zuten eta guraso elkartekoek olerki ederra irakurri zioten. Ondoren, bertsolaritzatik antolatzen den kantaldia izan genuen
                     OSO OMENALDI POLITA ETA MEREZITAKOA IZAN ZEN!!!!!
                                          EGILEAK: Unax eta Iker

UDAL HAUTESKUNDEAK


Udal Hauteskundeak 4 urterik behin ospatzen dira. Herritarren botoei esker, hurrengo 4 urterako udaletxea gobernatuko duten politikariak nortzuk izango diren aukeratuko dituzte.
                                                    
Maiatzaren 26an, igande  honetan izango dira. Hauek dira Abadiñon aurkeztuko diren partidu politikoak: EHbildu, PP, PNV eta Abadiñoko Independienteak.

Egileak: Igatz eta Lucia

AGENDA 21-koak UDAL FORORA

Agenda 21-koak udal foroa egin zuten eta bertan konpromezu hauek hartu zituzten:
Bertokoa eta sasoikoa jatean eta erosten saiatuko gara.
Etxean egiten ditugun erosketetan arreta jarriko dugo:
Denda txikiak, bertako produktuak.
Jangai soberarekin konposta egiten saiatuko gara.
Ikasitakoa, besteei trasmititzen komprometitzen gara.
Plasikozko poltsak erabili beharrean ohialezko poltsak erabiliko ditugu.

      Egileak: Igatz eta Lucia

SAN TROKAZ

Abadiñoko San Trokaz jaiak amaitu ziren.
Domekan Gerbas bota zuten eta jaiak amaitu ziren, hau da: Maiatzaren 19an, Arratsaldeko 20:00etan.
Gerbas  bota aurretik ekintza asko egin ziren,
Adibidez:
Parke abentura, Umeentzako jolasak, Txokolatada, Tailerrak umeentzat, Kalejira, Haur eta gazte txirrindulari martxa, Bizikleta proba pedalik gabe, Pilota txapelketa eta azkenik Gerbas bota zuten.
Beste egunetan ere ekintza asko egon ziren, adibidez: Famatuenetariko bat, Esne beltza izan zen, Abadiñon jo zuen Maiztaren 18an, Gaueko 22:00etan

                           EGILEAK: Unax eta Iker 

1.ZIKLOKOAK MEDIATEKARA JOAN DIRA

1.ziklokoak mediatekara joan dira, oso gustura ibili dira eta liburu interesgarriak aurkitu dituzte.
JOATERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!!!                                                                                                                                                    

                                              Uxue G eta Oier
                                                                                                           



3.ZIKLOKOAK SASTARRAINEN

Pasadan astean 3.zikloko C taldeokoak Sastarrainera joan ziren.
Ekintza asko egin zituzten: Pottokan ibili, futbolean eta rugbyan jolastu eta gauean disko-festa egin zuten. Oso ondo pasatu zuten!!!
                                                     
                                                                               Uxue G eta Oier

2019-05-17

KANTALDIA

Omenaldia bukatu ostean, urtero bezala kantaldia egin genuen. Iñaki bertsolaria eta gitarra jole bat etorri ziren. Euskal herriko kanta ezagunenak abestu genituen. Umeen eta gurasoen artean giro ona egon zen. Horrela hasi genituen Zelaietako jaiak.
                                                                                                                 
    Egileak. Igatz eta Unax

Amaiari omenaldia txirulaz

6. mailako neska-mutilek Amaia andereñoari omenaldi polit bat egin zioten, abesten. Lehenik txirulaz jo genuen eta abestia  bukatu ostean, abesten hasi ginen, bere abesti gustokoena"Nire herriko neskatxa maite".
                                                 
                                                 

                                                        Egileak: Igatz eta Unax

Amaiari omenaldia

Maiatzak 14 ean Amaia andereñoari omenaldi bat egin genion eskolako patioan, irakasleek dantza bat egin zuten.  
     https://www.youtube.com/watch?v=n1P1_4MrVUY                                                                                                                         
Guraso elkartekoek eta Gemmak lerrotxo batzuk irakurri zuten Amaia gogoratuz.
                                                
Amaiari asko gustatzen zitzaion dantzatzea eta bere dantza taldeko lagun batzuk etorri ziren dantza polit bat egitera Amaiaren omenez. 
Egileak: Naia eta Anje

3. zikloko c taldeak Sastarrainen egon ziren

 Aste honetan 3. zikloko c taldekoak Sasterrainen egon dira. Lehenengo egunean ponian ibili ziren eta jan eta gero hango animali guztiak ezagutu zituzten,
                                           
Gauean gaubela bat egin zuten eta oso ondo pasatu zuten. Astearte goizean gozogintza egin zuten eta lagun asko egin zituzten.


                   
 Egileak: Unax eta Anartz                               

2019-05-10

ZELAIETA ESKOLAKOAK KORRIKAKO LEKUKOA ERAMATEN

                                         Apirilaren 13an Abadiñotik pasatu zen KORRIKA.   
                        
Eskolako kilometroaren lekukoa eramaten Euskara batzordeko ikasle bi ( Egoitz Santolaya eta Haizea Iturriagaetxebarria) eta eskolako irakasle bat ( Mariaje Agirre9 joan ziren.
ZELAIETAN EREEEEEEEEEEEEEEEEEE
EUSKARAREN ALDEEEEEEEEEEEEEEEEE
TIPI TAPA TIPI TAPA
                                           KORRIKA                                                        . 

ESKOLEN ARTEKO UDAL FOROA

Agenda 21 batzordeko kideak, Abadiño BHI-ko ikasleekin batera, eskolen arteko foroa ospatu zuten pasaden barikuan Txanporta kultur etxean. Bertan elikadura zirkularrarekin zerikusia duten gaietaz hausnarketa egin zuten eta gero, udal foroan, alkateari eta udal teknikariari herria hobetzeko proposamenak egin zizkieten.
                                         

                                                  EGILEAK: Naia eta Giorgia

3 URTEKOAK LIBURUTEGIRA IRTEERA

3 urtekoek liburutegira irteera egin zuten eta primeran pasatu zuten.
Zelako liburu politak dauden abadiñoko liburutegian.

EGILEA: UNAX M

Maiatzak 17- LGTBIQ fobiaren aurkako nazioarteko eguna

Eskolan elkarbizitzak nproposatutako hainbat
dinamika burutuko ditugu geletan, kolektibo honek bizi duen egoera ezagutzeko eta.

                                                 Egileak:  Laida eta Anje

KANTALDIA

Maiatzaren 14an, asteartean 15:00etan urtero antolatzen den kantaldia ospatuko dugu. Ekitaldiaren hasieran geure eskolako irakasle izandako Amaiari agur xume bat egingo diogu.
EGILEAK: Naia eta Giorgia.

BESARKADA

Maiatzaren 5ean Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, besarkada kolektiboa antolatu zuen Durangon. Ekintza honen helburua migratzaileen egoera larriak salatzea, bidean geratu diren 35.000 pertsona inguru gogoratzea eta gizaeskubideak aldarrikatzea izan da. Europako haimbat tokitan burutu da ekintza hau. Durangon jendez osatutako 8 zutabe kaleetan zehar ibili ondoren Landakon denak elkartu eta besarkada erraldoi batez eman zioten amaiera ekitaldiari. Gure eskolan ere, aste honetan errefoxiatuei laguntzeko asmos janari bilketa bat egin dugu.
EGILEAK: UNAX eta HEGOI

1. ziklokoak marrubiekin experimentzatzen

1. Ziklokoek landareak eta animaliak gaiaren barruan experimentu bat egin dute, hiru marrubi landare hiru era desberdinetara landatu dituzte. Bi hil egin dira eta bizirik geratu dena jolastokiko lorategian landatu dute.
                                   
                                                         Egileak: Laida eta Anje

3. ZIKLOKO C TALDEKOAK SASTARRAINERA

Datortren astelehenean eta asteartean 3. zikloko c taldekoak sastarrain baserri-eskolara joango dira. Eathing kanta lehiaketa "ekologikoak gu" bideo-kliparekin irabazi zuten saria. Ondo pasatu lagunak!!!
EGILEAK: Naia eta Giorgia

SAN TROKAZ JAIAK

Maiatzaren 12an  San Trokaz jaiak hasten dira, egun horretan dantzariek udaletxe aurrean dantzatzen dute.
                               
Jai nagusia maiatzaren 15ean izango da, umeen lehenengo jaun-hartzeak ospatzen dira. Meza  ostean, dantzariek, dantza saioa egiten dute udal-batzarkideen eta jaun-hartzea egin dutenen aurrean. Azkenengo egunean, Gerbas izeneko panpin bat puxika askorekin lotu eta zerura askatzen dute. Normalean, Gerbasek bidai laburrak egiten ditu, baina 1993an 24 ordutan Ingalaterraraino heldu zen.

                                    Egileak: Laida eta Anje

2. ZIKLOKO A TALDEKO IPUIN IRAKURKETA

Liburu bakar bat baino irakurri zituzten 2. zikloko A taldekoek. Aurreko ostegunean izan zen ipuin irakurrketa, urduri egon arren primeran egin zuten, aurretik itzelako lana egin zuten eta.
                                           
EGILEAK: Naia eta Giorgia.

2019-05-03

ERREFUXIATUEI LAGUNTZEN

Azken urteaotan errefuxiatuen egoera gero eta larriagoa da. Hainbat O.N.G-k lan egiten dute egoera hauek hobetzeko asmoarekin, hoietako bat ZAPOREAK izenekoa.
                                   
                                    
Durangaldean sortu berri den HEMENDIK ARANTZ plataformak janari bilketa bat egingo dugu. Gure eskolan maiatzaren 6tik 10era jarriko da martxan. Arrain,barazki, lekale kontserbak, babarrunak, dilistak, garbantzoak,pasta, arroza eta olioa jasoko dira.

                                                          ESKERRIK ASKO.
             
                            EGILEAK: HEGOI eta LAURA



SAN PRUDENTZIOAK MATIENAN

SAN PRUDENTZIOAK MATIENAN
Pasadan astean eman zioten matienako jaiei hasiera, eguerdiko 12 etan txopoa jaso zuten, ondoren herri bazkaria eta beste hainbat ekitaldi izan zituzten.
Asteburu honetan ere ekintza interesgarriak izango ditugu. Bertsolariak, erromeriak, mariatxiak...
Igandean 20:00 etan Donien Atxa kentzearekin emango zaie jaiei amaiera.


                                                                    Egilea: Iren Bugallo

Maiatzak 1 LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Urtero maiatzak 1ean Nazioarteko Langillen Eguna ospatzen da, langileria kalera irtetzen da. Bere eskubideak aldarrikatzeko manifestazioak antolatzen dituzte.
                                     
                                        EGILEA:Haizea Iturriaga