2023-01-27

EGURALDIA

 



EGURALDIA





2023/01/27

Gaur giro hotza nagusituko da, prezipitazioekin batera. Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da eta zaparradak botako ditu tarteka; ugariagoak izango dira Kantauri isurialdean eta mendebaldean. Gaur ere ekialdean eta hegoaldean ia ez du ezer bustiko. Elur-kota hasieran 600-800 m inguruan egongo da baina egunaren bigarren partean 400-600 m-ra jaitsiko da. Ipar-haizea ibiliko da, tarteka zakar, Ebro ibarrean batez ere.





2023/01/28

Asteburua negu-giro gorriarekin hasiko dugu. Zaparradak botako ditu beste egun batez, batez ere Kantauri isurialdean eta mendebaldean. Elur-mailari dagokionez, 400-600 m artean izango da, eta eguna amaitzerako 300-400 m-ra egon liteke. Iparraldeko haize biziarekin jarraituko dugu; bolada gogorrak neurtuko dira kostaldean, mendi inguruetan eta Ebro ibarrean. Tenperatura maximoak 2-7 ºC artean geratuko dira eta izotza botako du barnealdeko hainbat tokitan.














2023/01/29

Igandean tenperaturak beste koska bat egin dezake behera, baina atertzera egingo du. Hodei ugarirekin jarraituko dugu eta goizean prezipitazio txikia egin dezake, batez ere iparraldean eta mendebaldean. Arratsalderako atertuko du eta ostarteak zabal litezke, batez ere ekialdean eta barnealdean. Ebro ibarrean giroa eguzkitsua izango da orokorrean. Elur-kota 200-300 m-ra egon liteke lehen orduetan, baina egunak aurrera egitearekin batera igo egingo da, 800-1000 m artea. Ipar-haizea ibiliko da. Tenperatura maximoak 1-7 ºC artean geratuko dira, eta barnealdean izotza botako du.



Zelaieta Telebistako 83. saioa

ASTEKARI 2023-01-27

2023-01-20

Zelaieta telebistako 82. saioa

 Zelaieta telebistako 82. saioa





GORABIDEKO LANGILEAK GREBAN

 GORABIDEKO LANGILEAK GREBAN


Durangaldeako Gorabide bi zentroek otsailaren 8an greba egingo dute; Abadiñoko Atxarte eta Durangoko Errota Eguneko Zentroa. Langileek lan orduekin ez zeuden ados eta zuzendaritzarekin negoziatzen saiatu ziren. Baina ez dira ados jarri eta greba egingo dute.


   

NEGUKO JAIALDIA

                                             NEGUKO JAIALDIA

 1. hiru hilabeteari bukaera emateko, eskolako azken egunean Neguko jaialdia ospatu genuen. Geletan lau txoko desberdinak egon ziren. 09:30etatik 10:30etara bi txoko egin genituen eta beste biak 12:30tik 13:30ak arte. Rubenen gelan bingo musikala, Estherren gelan pelikula labur bat, Egoitzen gelan jolas lasaiak eta gimnasioan dantza egin genuen Amagoiarekin. Txokoen tartean, herri kirolak egitera joan ginen: sokatira, zapitsu, txorokil batzea eta giza froga. Patio orduan txokolatea bizkotxoekin jan genuen. Azkenik, 13:30etan etxera  ginen. Jantokikoak bazkaldu ondoren joan ziren.

DURANGOKO IRTEERA

DURANGOKO IRTEERA 

Pasaden abenduaren 22an, Zelaietatik Durangora oinez joan ginen bisita kulturala egiteko asmoz. Lehenengo Durangori buruzko bideo bat ikusi genuen Kurutze Santu museoan. Bertan Kurutziagako gurutzea zegoen. Ondoren maparen ibilbidea jarraituz, Durangoko leku aipagarrienak ikusteko aukera izan genuen: Santa Anako arkua, Andra Mariko elizpea, Mikeldiko Txerria … Tabirarantza joan ginenean Gran Hotelaren parean Celtaren autobusa eta entrenadorea ikusi genituen. Jarraian azokan bazkaldu, jolastu eta eskolara bueltatu ginen oinez 4retarako. Oso ondo pasatu eta gauza asko ikasi genituen.

EGURADIA

 202

EGURALDIA







2023/01/20

Giroa baretuz baina hotzetik jarraituko du. Goizean oraindik han-hemenka zaparradaren bat botako du baina eguerdirako leku gehienetan atertuz joango da; elur-kota 700-800 m-ren bueltan. Arratsaldean hodeiak nagusituko badira ere, oro har, ateri eutsiko du, baina baliteke iluntze partean Bizkaia eta Araba mendebaldean euri pixka bat egitea. Arratsaldean, iparraldeko haizea ahulduz joango da. Gauean hodeitza gutxituz joango da, batez ere ekialdean, eta asteburuan hotza eta izotza izango dira protagonistak.

2023/01/22023/01/21

Tenperaturak koska bat behera egingo du, eta giroa hotza izango da. Goizean goiz barnealdeko leku askotan zeropeko balioak izango ditugu eta izotza izango da protagonista. Gainerako orduetan ere, giroa hotza izango da eta maximoak barnealdean 5 ºC-ren inguruan geldituko dira eta kostaldean ozta-ozta iritsiko dira 10 ºC. Hodeitsu agertuko da zerua eta litekeena da tarteka zaparradaren bat botatzea, batez ere eguerditik aurrera. Elurraren maila 500-700 m artean kokatuko da eta baliteke gauean gehiago jaistea, baina prezipitazioa ez da ugaria izango. Iparraldeko haizea indartuz joango da.

2023/01/2023/01/2222

Hotza nabarmenduko da. Barnealdean izotza botako du, zenbait lekutan izotz handia egin dezake, eta Gipuzkoa eta Lapurdiko kostaldeko zenbait zonaldeetan ere zeropeko balioak neur litezke. Egunez ere, giroa oso hotza izango da eta ipar edo ipar-ekialdeko haize finak hotz sentsazioa areagotu egingo du. Goizean mendebaldean hodeiak ugariagoak izango dira eta arratsaldean ostarte politak nagusituko dira, batez ere ekialdean; egunaren amaieran hodeiak ugarituz joango dira.