2023-01-27

EGURALDIA

 



EGURALDIA





2023/01/27

Gaur giro hotza nagusituko da, prezipitazioekin batera. Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da eta zaparradak botako ditu tarteka; ugariagoak izango dira Kantauri isurialdean eta mendebaldean. Gaur ere ekialdean eta hegoaldean ia ez du ezer bustiko. Elur-kota hasieran 600-800 m inguruan egongo da baina egunaren bigarren partean 400-600 m-ra jaitsiko da. Ipar-haizea ibiliko da, tarteka zakar, Ebro ibarrean batez ere.





2023/01/28

Asteburua negu-giro gorriarekin hasiko dugu. Zaparradak botako ditu beste egun batez, batez ere Kantauri isurialdean eta mendebaldean. Elur-mailari dagokionez, 400-600 m artean izango da, eta eguna amaitzerako 300-400 m-ra egon liteke. Iparraldeko haize biziarekin jarraituko dugu; bolada gogorrak neurtuko dira kostaldean, mendi inguruetan eta Ebro ibarrean. Tenperatura maximoak 2-7 ºC artean geratuko dira eta izotza botako du barnealdeko hainbat tokitan.














2023/01/29

Igandean tenperaturak beste koska bat egin dezake behera, baina atertzera egingo du. Hodei ugarirekin jarraituko dugu eta goizean prezipitazio txikia egin dezake, batez ere iparraldean eta mendebaldean. Arratsalderako atertuko du eta ostarteak zabal litezke, batez ere ekialdean eta barnealdean. Ebro ibarrean giroa eguzkitsua izango da orokorrean. Elur-kota 200-300 m-ra egon liteke lehen orduetan, baina egunak aurrera egitearekin batera igo egingo da, 800-1000 m artea. Ipar-haizea ibiliko da. Tenperatura maximoak 1-7 ºC artean geratuko dira, eta barnealdean izotza botako du.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia