2023-11-24

Zelaieta telebistako, 101.saioa





Zelaieta telebistako, 101.saioa




 

ASTEKARIA

EGURALDIA


 

                               EGURALDIA

2023/11/24


Gaur ipar haizea ibiliko da eta ipar isurialdean hodei ugari izango da. Behe-hodeiek zerua estaliko dute eta zirimiria egin dezake, batez ere Kantauri isurialdean, egunaren hasieran eta egunaren amaieran. Hegoaldean hodeitza saretuago egongo da. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, eta Ebro ibarrean ziertzoa bizi samar. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez.


2023/11/25



Larunbat arratsaldean hobera egingo du pixka bat. Goizaldean eta goizean zerua estalita egongo da eta euria eta zirimiri apur bat egingo du Kantauri isurialdeko zenbait lekutan. Arratsaldean atertu eta ostarteak zabalduko dira pixkanaka. Mediterraneo isurialdean giro eguzkitsua izango da eguerditik aurrera. Ekialdeko eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak, 10-14 ºC artekoak izango dira. Gauean, ostarteak irekiko direnez, nabarmen hoztuko du. 


2023/11/26



Igandean behe-lainoa jaso ostean giro eguzkitsua izango dugu. Zerua ez da erabat urdin ikusiko, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak tartekatuko baitira. Ekialdeko haizea nagusituko da, baina arratsaldean kostaldean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura maximoetan ez da aldaketarik izango eta minimoak hotzak izango dira; baliteke barnealdeko zenbait lekutan izotza egitea, bereziki Araban eta Nafarroan.

2023-11-17

ZELAIETA TELEBISTA.

                                 Zelaieta telebistako 100.saioa



ASTEKARIA.

 

EGURALDIA.

 2023/11/17



Goizean goizeko hodeiak desagertzen joango dira goizak aurrera egin ahala eta arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da, soilik goi-hodei batzuk ikusiko ditugu. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta 20 ºC-tik behera geratuko dira. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da.



2023/11/18




Larunbatean giro eguzkitsua izango dugu. Egunsentian behe-lainoa sortuko da eta egunaren gainerako orduetan hodei gutxi agertuko da zeruan, soilik goi-hodei batzuk. Hego-osagaiko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean tarteka iparraldekoa. Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira eta barnealdeko zenbait puntutan, 5 ºC azpitik egongo dira. Kostaldean 10 ºC inguruan ibiliko dira. Maximoak, berriz, nabarmen igoko dira eta lurraldearen toki gehienetan 20 ºC-ren muga gaindituko dute.


2023/11/19



Igandean giro eguzkitsua nagusituko da eta tenperatura apur bat jaitsiko da. Behe-lainoa sortuko da hasieran, baina goizak aurrera egin ahala desegin eta eguzkitsu geratuko da. Egunaren bukaeran behe-hodeiak ugaritu egingo dira Kantauri isurialdean. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da goizean eta arratsaldetik aurrera ipar-osagaitik finkatuko da. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira eta minimoetan ez dugu gorabehera handirik sumatuko.

2023-11-10

Zelaieta telebistako 99.saioa


                                                 Zelaieta telebistako 99.saioa



EGURALDIA

2023/11/10


2023/11/10


 Zaparradak ipar isurialdean eta giro argiagoa hegoaldean. Kantauri isurialdean hodeitsu agertuko da zerua eta tarteka itsasotik sartuko diren hodeigune ilunek zaparradak utziko dituzte, batez ere kostaldean. Araba eta Nafarroa erdi eta hegoaldean, berriz, ateri eutsiko dio eta goizean giroa nahiko argia izango da; arratsaldean hodeiak ugarituko dira eta baliteke egunaren azken orduetan Arabako hegoaldean tanta batzuk botatzea. Haizea mendebaldetik ibiliko da, eguerdi partean ipar-mendebaldekoa nagusituz eta tenperatura maximoak 13-16 ºC artekoak izango dira.

2023/11/11


Larunbatean zerua estalita eta euria. Fronte bero batek lurraldeari eragingo dio, zerua estalita utziko du eta tarteka euria egingo du; goizean edonon busti dezake baina zaparradak ugariagoak izan daitezke ipar isurialdean. Arratsaldean leku gehienetan atertu egingo du, baina gauean Kantauri isurialdera zaparradak sartuz joango dira itsasotik. Haizea hego-mendebaldetik ibiliko da ia ordu gehienetan, tarteka harrotuta ibiliko da, eta tenperatura maximoak 17-19 ºC artekoak izango dira.


2023/11/12


Hodeitza arinduz joango da. Goizaldean eta goizean goiz zerua lainotuta egongo da eta zaparrada batzuk botako ditu, batez ere Kantauri isurialdean. Alabaina, goizean zehar atertu egingo du eta hodeitza zulatuz joango da. Ondorioz, eguerditik aurrera hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Tenperatura maximoak baliteke graduren bat gorago gelditzea. Mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean norabide aldakorrekoa geldituko da

ASTEKARIA 2023-11-10