2023-11-17

EGURALDIA.

 2023/11/17



Goizean goizeko hodeiak desagertzen joango dira goizak aurrera egin ahala eta arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da, soilik goi-hodei batzuk ikusiko ditugu. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta 20 ºC-tik behera geratuko dira. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da.



2023/11/18




Larunbatean giro eguzkitsua izango dugu. Egunsentian behe-lainoa sortuko da eta egunaren gainerako orduetan hodei gutxi agertuko da zeruan, soilik goi-hodei batzuk. Hego-osagaiko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean tarteka iparraldekoa. Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira eta barnealdeko zenbait puntutan, 5 ºC azpitik egongo dira. Kostaldean 10 ºC inguruan ibiliko dira. Maximoak, berriz, nabarmen igoko dira eta lurraldearen toki gehienetan 20 ºC-ren muga gaindituko dute.


2023/11/19



Igandean giro eguzkitsua nagusituko da eta tenperatura apur bat jaitsiko da. Behe-lainoa sortuko da hasieran, baina goizak aurrera egin ahala desegin eta eguzkitsu geratuko da. Egunaren bukaeran behe-hodeiak ugaritu egingo dira Kantauri isurialdean. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da goizean eta arratsaldetik aurrera ipar-osagaitik finkatuko da. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira eta minimoetan ez dugu gorabehera handirik sumatuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia