2018-12-18

Zer egin dezaket nere taperrarekin jolasorduan?

Jolasorduan ez dakizu non utzi zure taperra fruta jatea bukatzean?
Begiratu zer burubatu zaien agenda 21eko batzordekoei.



GORDE TAPERRA KUTXETAN ETA JOLASTU LASAI!

Sukaldean eta jantokian ere edukiontzi marroiak

Eskerrikasko agenda 21 batzordeko eta jantoki batzordeko ikasleei, sukaldariei, begiraleei, atezainari eta jantokiko arduradunari bazkalorduan sortzen ditugun hondakin organikoak mankomunitateko edukiontzi marroiara eramatea normalizatzearren.



TXALO BERO BAT DANOI!!!

KONPOSTA elikadura zirkularraren parte.

Jo ta su gabiltza konpostarekin!! Eskolan, fruta eguneko hondakinekin ihaz eginiko konposta azaroan gehitu genion ortuko lurrari babak ereiteko.  Konpostera berri bat gehitu eta aurten ere bagabiltza ziklo berri bat hasten.


GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK!



ELKARTASUN TAPOIAK

Gogoratu ihaztik ELKARTASUN TAPOIAK biltzen ditugula eskolan.

ZERTARAKO? hauek BIRZIKLATZEKO (ACTECOn) eta era berean ELKARTASUN kanpaina ezberdinetan dirua lortzeko (SEUR fundazioaren bitartez).

Ikasturte hasieran Bruno lagundu genuen behar zuen makina erosteko dirua biltzen. Orain Marcos laguntzen hasi gara dituen diagnosi desberdinei aurre egiteko dirua lortzen.


NOLA LAGUN DEZAKET? 1. zikloko sarreran kokatuta dugu kontenedore hau. Ekarri zure tapoiak boltsa baten, bota TAPOIAK SOILIK zulotik behera eta eraman boltsa berriz zurekin.


ANIMO, PARTE HARTU, BIRZIKLATU ETA BEHAR DUTENEI LAGUNDU!!

2018-12-14

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an euskararen ospatu genuen eskolan . Goizean 3.ziklokokoak Zelaietatik zehar Gure Nahia kanta dantzatzera atera ziren.

Arratsaldean 3.ziklokoek euskararen koplak abestu zituzten. Ondoren 1,2,3. ziklokoek euskal kantak dantzatu zituzten . Gainera gela baikoitzeko kutxetako leloa aurkeztu zituzten eta horrela eskultura polit-polit bat eraiki genuen. Jaiaren amaieran urtero bezala gaztainak jan genituen . Oso gozoak zeuden!


Primeran pasatu genuen !!!     
          Uxue Fernandez  eta  Elene Urionabarrenetxea

115.000 PERTSONA BAINO GEHIAGOK BISITATU DUTE DURANGOKO AZOKA

Aurten,aurrekoan baino jende gehiagok bisitatu du Durangoko liburu  azoka. Gerediaga elkarteak eta azokako antolakuntzak "anitza, baikorra eta arrakastatsua"izan dela jakinarazi dute. Gainerako
durangoko azoka 2018 bilaketarekin bat datozen irudiakdatu hauek ere bisitan uzten dute; urte honetan kaleratutako "DA!" poltsak azoka amaitu baino egun bat lehenago bukatu ziren eta web gunea azken 4 egunetan 41.500 pertsona baino gehiagok kontsultatu dute ekitaldien informazioa lortzeko.                                        egileak:ENEKO eta EKHI

GIZA EZKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA


Abenduaren 10ean giza eskubideen nazioarteko eguna ospatu zen. Duela 70 urte sortu zen nazioarteko egun hau,Giza eskubideak dira bakoitzak duen almena eta baloreak dira, 30 eskubide dira: bakea, bizitza eskubidea, indarkeria, biktima,justizia, asilo-eskubidea, anistazuna,berdintasuna eta eskutatzeko aukera dira eskubide batzuk. Eskubide hauek mundua zerbait hobetzeko zortu zen eta orain mila pertsona baino geiago daude babestuta, baina oraindik eskubide batzuk ez dira betetzen.


ESPERO NOZBAIT ESKUBIDE HAUEK BETETZEA!!!



giza eskubideak eta nazio eskubideak bilaketarekin bat datozen irudiak

                                                                                                                                          Egileak: Aratz eta Igor