2022-03-25

Zelaieta telebistako 67. saioa

Abesti femisten lehiaketa San Angustinen, zapatuan

 Ekitaldia arratsaldeko 19:00tan hasiko da. Lehiaketan 39 abesti aurkeztuko dira. Emakume  eta gizonen arteko berdintasunak  irudikatu eta  deskribatzen duten abestiak bilatzen  ditugu.

                                                    NORA ETA TAMARA

NEURIN ETA MENDIOLAN RADARRAK

Abadiñoko udalak Neuriko eta Mendiolako sarreretan radarrak jarri dituzte AHTaren lanetako kamioi kopurua kontrolatzeko. Radar horien arabera kamioien joan-etorria asko murriztuko da.



Oihan Ajuria eta Oriol Arkarazo

DURANGOKO DUATLOIA


Gorka Uribeetxebarriaren oroimenezko duatloiak 14. aldia egingo du domeka honetan.  Aurten bere ohiko data berreskuratuko du, martxoa. Pandemiak eraginda, urrian egin zuten iaz, lasterketa herrikoiagaz batera, baina aurtendik aurrera bere ohiko datara itzuli gura dute.

                            Egilelak: Maialen eta Elora

GURE ESKOLA 2.ZIKLO A ETA B DURANGON

2.ziklo A eta B gelak Durangora joan ziren, herriaren informazioa bilatzera. Gero, gelan lan bat egiteko.

Hemen dituzue egun horretan egin zituzten argazkiak:


 






Nora eta Tamara                        

EGURALDIA

 Ostirala hodeitsua izango da eta haizea hego-ekialdetik etorriko da. Tenperaturak gora egingo dute; minimoa 8ºkoa izango da eta maximoa 16ºkoa.


Zapatuan, eguna argiagoa eta hego-ekialdeko haize ahul-bizia izango dugu. Tenperatura minimoa jaitziko da 7ºtara eta maximoa 16ºtan mantenduko da.


Domekan ere egun argitsua izango dugu eta tenperaturak apur bat igoko dira. Minimoa 6ºkoa izango da eta maximoa 18ºkoa.


Oihan Ajuria eta Oriol Arkarazo

ORDU ALDAKETA

Larunbatetik iganderako ordu txikietan ordua aldatu beharko da, udako ordutegira moldatzeko. Igande goizaldean, ordubete aurreratu beharko  ditugu erlojuak, 02:00etan 03:00ak izango baitira. Ondorioz, egunsentia eta ilunabarra beranduago izango da.

             


                                          Egileak: Maialen eta Elora

2022-03-18

Zelaieta telebistako 66. saioa

EGURALDIA

 Ostiral goizean, zerua estalita egongo da eta oraindik euri apur bat egingo du. Tenperatura minimoa 7ºkoa izango da eta maximoa 9ºkoa. Ipar-haizeak indarra galduko du arratsaldetik aurrera hego ekialdeko izango da.

Zapatuan egun polita izango dugu:baina tarteka hodeitsu.Tenperatura maximoak gora egingo,16ºra arte Minimoa ordez,gradu bat jaitsiko da.Hego-haizea egongo da.

Domekan, eguzkia mantenduko da eta tenperaturak aldatuko dira, tenperatura maximoa  14ºtara eta minimoa igoko da 10ºtara. Berriro  hego -haizea egongo da.



2. ZIKLOA IGERILEKURA

 2. ziklokoak hasi dira igerilekura joaten, martxoaren 8an hasi ziren eta maiatzak 27ra arte joango dira. Autobusez joango dira, Ermuko kiroldegira.


                                              Manex eta Urko

TRAÑA MATIENAKO JAIAK

 Traña-Matienako jaiak apirilaren 27 tik maiatzaren 8ra bitartean izango dira. Txosna -gune bat 

ere egongo da. Baina horretaz aparte San Trokaz jaiak egongo direla iragarri du Abadiñoko udalak.



    Urko eta Manex                                                                               

                                                                                          



3.ZIKLOA ATLETISMOA

 3.ziklokoak hasi dira atletismora joaten. Talde bakoitzak 3 saio edukiko dugu,proba desberdinak egiteko.

Durangoko pistan egingo dugu.Horregaitik,gu ere,autobusez joango gara.

                                    Aiora eta Zoe




2022-03-11

EGURALDIA

Ostiral goizean euri pixka bat egingo du. Arratsaldetik aurrera, zaparrada egingo du eta baliteke trumoi ekaitza egitea. Temperatura minimoa 8ºkoa izango da eta maximoa 15ºkoa.
Zapatuan zerua hodeitsu egongo da , baina egunaren erdiko orduetan eguzkitsu egongo da. Hego haizea izango dugu. Temperatura minimoa 4ºkoa eta maximoa 15ºkoa izango da.
Resultado de imagen de Euria ETA Lainoak
                        
Domekan euria egingo du. Temperatura minimoa 8ºtara igoko da eta maximoa 13ºtara jaitsiko da.
                    Egileak:Izei.A Ipar.B

65 saioa

MARTXOAK 8

 Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna izan zen.

Eskolan 2. eta 3. ziklokoek bideo dei bat egin genuen Judit Muñoz matematikariarekin. Nahiz eta Abadiñokoa izan, Austinen bizi da. Orain dela bi urte, Vicent Casalles-en saria irabazi zuen. 

Gela bakoitzak galdera batzuk prestatu genituen.

                                  

Ane J. eta Nahia E.

ZIENTZIA ETA EMAKUMEAK

 1.zikloko ikasleek Vega Asensioren bisita izan zuten.

Vega Asensio biologia doktora, ilustratzaile zientifiko eta zientzian espezializatutako diseinatzaile grafikoa da.Bere lanaren inguruan hitzaldi bat eman zuen.

Egilea:Amitou

Pi, nortasun handiko zenbakia

 

Pi zenbakia. Laburtuta eta biribilduta, 3,1416. Jakin-min eta lilura handia eragin du, eta maiz izan da ikergai. Ezinbestekoa da. Gaur egun ia edozein arlotan eta lekutan erabiltzen da kalkuluak egiteko. Hainbat bitxikeria ere sortu dira haren inguruan. Astelehenean ospatuko da Pi-ren Nazioarteko Eguna.
Martxoa da. Hirugarren hilabetea. Hurrengo astelehena, hamalaugarren eguna. 3 eta 14. Pi zenbakiaren hasiera. 
                                             Egilea : PI-tagoras

2022-03-04

Eskolako inauteriak

Asteartean inauteriak izan ziren eta ekintza desberdinak egin genituen. Eskolara sartu baino lehen desfile txiki bat egin genuen patioan. 

Gero geletara igo ginen. 3. zikloan 4 txoko egin genituen eta hauek izan ziren: Inauterietako kahoota, mahi jolasak, hitzapasa, eta indioen jolasak egin genituen.

Patiora jaitsi ginenean, 3. eta 2 ziklokoek dantza egin genuen. 2 eta 3. zikloek zazpi jausi dantza prestatu egin genuen. 2. ziklokoek Erretzen dituzten sorginek eta 3. ziklokoek polka dantzak egin genuen.

               Asteazkenean jai izan genuen.

                     Egilea: Ariane





EGURALDIA

 Ostiralean zerua hodeitsu egongo da eta zaparrada txikiak botako ditu. Ipar-mendebaldeko haizeak ahul-bizia ibiliko da. Temperatura ez da aldaketarik emango (maximoa 9º eta minimoa 6ºkoa).



Zapatuan zerua hodeitsu egongo da eta prezipitazio txikia egingo du. Ipar-mendebaldeko
haizea jarraituko du. Temperatura maximoa 7ºtara jaitsiko da eta minimoa ez da aldatuko.


                                                                      Egileak: Khady eta Xabat

VALENTZIA-ATHLETIC (1-0)


    Athleticek agur esan dio Kopako finalera iristeko ametsari.
    Zuri-gorriek porrota jaso dute Mestallan 1-0ko emaitzarekin, Errege Kopako finalerdetako itzulian. Guedes izan zen golegilea. Joaneko neurketa bana berdinduta amaitu zen. Valentziak jokatuko du finala Betisen aurka.


Resultado de imagen de valencia vs  athletic bilbao
MARTZEL ETA PAULE