2019-03-29

UDABERRIA ETA ORDU ALDAKETA




Martxoaren 21an Udaberria hasi zen eta orain egunak luzeagoak izango dira. Udaberrian tenperaturak beroagoak izaten dira, Uda hurbilago dagoelako eta eguzki argiak gehiago jotzen dutelako.

Martxoaren 30eko gauean ordua aldatuko da, 3retan ordu biak izango dira. Europan urtean bitan aurreratzen da eta atzeratzen da ordutegiak. Martxoan ordu bete atzeratzen da; Urrian, aldiz, aurreratu. Europako hainbat estatu behin baino  gehiagotan eskatu dute kentzeko baina momentuz 2021rarte aztertzen jarraitu dute.1907an William Willettek proposatu zuen, eguzki argia obeto aprobetzatuz energia aurrestea du helbura aldaketak. baina 1946ko apirilaren 30an izan zen lehenegoz udako ordutegia  Europan ezarri zutena, hain zuzen, Alemanian, 1974. Urterik aurrera, hasi zen  hedatzen  ordu aldaketa. Gaur egun, gure inguruko herrialde gehienek, 75ek gutxi gorabehera ezarri dute ordu aldaketa.


Egileak: Enetz Aranzeta eta Enetz Andoño

TRUCKY 3, EATHINK ETA EUSKARA BULTZATZEKO IPUINAK


                                                          TRUCKY 3

 3 urtekoek, Trucky 3 pentsaketa jokoa, eskolara ekarri dute. Trucky 3, logika jokoa da, 48 erronka daude eta 4 maila desberdin ditu. Plastiko eta egurrezko 3 kamioi eta kolorezko piezak ditu. 3 urtetik gorakoentzat da.


                                                   EATHINK

Eathinkeko 2 antolatzaile etorri ziren eskolara, eta 3. ziklokoek, tailer bat egin zuten eta kontsumo arduratsuari buruz, gurutzegrama bat egin zuten. Ekintza, Agenda 21- ekoek antolatu zuten eta horrez gain, 3. zikloko C taldeari diploma bat eman zieten, Eathinkeko kantu lehiaketa irabazteagatik.





                   EUSKARA BULTZATZEKO IPUINAK
3.ziklokoek, euskara bultzatzeko ekintza batzuk egin zituzten. Jolas orduetan, euskarazko ipuinak irakurtzen ibili ziren. Beste zikloetako ikasleek, gustura entzun zituzten ipuinak.

                                                      Egilea: Haritz Caminos

                                                           

JANTOKIETAKO HONDAKIN ORGANIKOAK BIRZIKLATZEN HASTEKO PROIEKTUA




 Durangoko 7 eskoletako jantokietan (hondakin organikoak sailkatzeko) proiektua egiten ari dira.
Durangoko udalak diru laguntza emango du proiektu hau betetzeko.

3.000 ikasle baino gehiago daude jantokietan eta 90 edo 100 tona jasotzea espero da. Kurutziagakoek 2. urtez ari
dira proiektu hau egiten eta Iñigo Etxebarria nekazariak jasoko ditu janari hondakinak ortuan ongarri.
Egileak: Ipar & Anartz


2019-03-15

Martxoak 8

            

Durangon, Elorrion eta baita Zornotzan ere, milaka pertsona batu dira kaleetan, Durangon manifestazio handi bat egon zen. Gainera, Durangon lila krosa deituriko krosa egin zuten eta milaka pertsonek hartu zuten parte.Zornotzan 22.aldiz egin zuten emakume nakazarien eta artisauen azoka eta hainbat pertsona batu ziren. 

Guzti hau, mutilak zein neskak eskubide berdinak ditugula denok konturatzeko egiten da. Lantegietan gizonak agintzen dute eta gainera emakumeek soldata baxuagoa dute lan berdina egiteagaitik.
ALDATU DEZAGUN MUNDUA!!!


Manex Marañon eta Joane Agilera

KORRIKA 2019


Korrika euskararen alde egiten den ekintza bat da, AEK-k eta TOPAGUNEAK antolatzen dute eta Euskal Herri osotik pasatzen den ibilbidea prestatu dute. Apirilaren 4an, Garesen hasi eta  14an Gasteizen amaituko da, 11 egunetan zehar 2560 kilometro egingo dira. 21. korrikaren leloa"Klika" da.
Durangaldetik apirilaren 13an pasatuko da, lehenengo herria Mallabia izango da 15:50 ean, ondoren Zaldibarretik 16:20ean. Berrizetik 16:35ean, Atxondotik 18:00 etan, Abadiñotik 18:20ean, Durangotik 18:55ean, Iurretatik 19:37an, Zornotzatik 20:05 ean eta Otxandiotik 01:00ean. Ondoren Gazteizerantz abiatuko da eta igandean jai giroan bukatuko da.

                                                                                               
       

                           Kattalin eta Jone.

GURE ESKOLA




         
C TALDEA EATHINK LEHIAKETAKO TXAPELDUNAK
Eathink, kontsumo arduratsuak duen garrantziaz kontzientziatzeko landu duen proiektu bat da.
Kantu lehiaketan, lehen eta bigarren hezkuntzako 400 ikaslek, parte hartu dute eta 31 bideo jaso dituzte. Abadinoko Zelaieta ikastetxeko 5 eta 6 mailako C taldekoek, baserri eskolako bidaia bat lortu dute kantu lehiaketa irabaztearren. Epaimahaiaren berbetan, "kantuak lehiaketarako helburuarekin bat egiten du eta duen lelo itsaskorrak mezuari eraginkortasuna ematen dio". Kantuaren izena "Ekologikoak gu!" deitzen da.

              EGILEAK: HARITZ CAMINOS ETA ENETZ ANDOÑO

2019-03-07

TXAPELDUNAK EATHINK 2019 LEHIAKETAN

3.ziklo C taldekoak EATHINK 2019 kantu lehiaketa irabazi dute
 " Ekologikoak gu " bideokliparekin.
Saria 2 egun Sastarrain baserri eskolan izango da.


ZORIONAK. GORA GUUUU!!!!!!! EKOLOGIKOAK GUUUU!!!!!

2019-03-01

Eathink 2019



3. Zikloko ikasleek ikastaro bat izan zuten, agenda 21 eko ikastaro bat. Leihaketa batean parte hartzeko aukera eman zieten. Helburua da kanta bat asmatzea ekologia eta agenda 21-i buruz. Ikasleek azala utzi dute kanta hauek asmatzen eta oso ondo geratu zaie.
Saria baserri eskola batean gau bat pasatzea da.
Hauek dira kantak:

 A taldea: https://www.youtube.com/watch?v=G_8wR059Pc4

 B taldea:  https://www.youtube.com/watch?v=ZYAIdtLQs4o

 C taldea:  https://www.youtube.com/watch?v=RBYS9fozekQ

D taldea:  https://www.youtube.com/watch?v=yOxay1xi4ng

                                                                  Manex Marañon eta Jone Berrizbeitia

MARTXOAK 8

Martxoak 8an emakumeen Nazio Arteko eguna ospatzen da mundu osoan. Egun hau emakume eta gizonezkoen berdintasunaz gain, jendarte eredu parekide baten aldarrikapena da. 1908ko martxoaren 8an, 120emakume langile erreta hil ziren New  Yorken Cotton lantegian. Dirudienez, soldata baxu eta lan baldintza txarrengandik protestan ari ziren, eta lantegi barruan egiten ari ziren itxialdia uzteko, kanpotik molotov koktelak jaurti zizkien.
Aurten greba feminista izango da martxoaren 8an.
  egilea: Joane Agilera

EGUEN ZURI



Atzo Eguen Zuri eguna izan zen, urtero zelaietako ikasleak Abadiñoko kale eta auzo desberdinetara irten ginen koplak
 abestera. 1.ziklokoak zelaietan ibili ziren, 2.ziklokoak Muntsaratz inguruan eta 3.ziklokoak Andra Mari eta Gaztelu auzoetara joan ziren. Eguen Zuri egunak ematen dio hasiera Karnabalei eta Martitzen karnabal egunean amaitzen dira. Egun honetan zelaietako kaleetan zehar mozorro kalejira bat egingo dugu.                                      

INAUTERIAK

     Inauteriak ez dira Euskal Herrian bakarrik ospatzen, mundu guztiak ezagutzen ditu. Gizakiak bezain zaharra direla  esatea gehiegi bada ere, Bai gutxienez artzaintza arokoak.
Antzinako gizakientzat, inauteriek urtaro bat agurtzean eta beste berri bat hastean hartu zuten esanahi berezia. Munduko inauteri ezagunenetariko batzuk Rio de Janeiro eta Veneziakoak dira. Asteartean ospatuko ditugu inauteriak eskolan eta arratsaldean jai edukiko dugu.


carnavales venecia bilaketarekin bat datozen irudiakcarnavales de rio de janeiro bilaketarekin bat datozen irudiak
  











                                                                                   Egileak: Manex Marañon eta Jone Berrizbeitia.

URKIOLA



Urtero 3.ziklokoak Urkiolara joaten dira, zuhaitz eguna ospatzera, bertan hainbat ekintza egin zituzten.
Jolasen bidez Urkiola parke naturala ezagutu eta zuhaitzak landatu zituzten.

















Egilea: Aratz eta Aimar.