2021-11-26

SEXU HEZIKETAKO IKASTAROA

 6. mailakoak sexu heziketako eta indarkeria matxistaren  aurkako tailerrak izango dituzte. Azaroak 22an hasi ziren eta datorren 29ra arte izango dute. Lahia 3.0 elkartearen laguntzarekin antolatu dira. Gurasoek eta irakasleek ere parte hartzeko aukera izango dute. 

                                              Egileak: Aitor eta Maddi

Zelaieta telebistako 56. saioa

GALTZAGORRIAK

 Zelaieta Herri Eskolan Galtzagorriek hirugarren astea jarraitu dute gurekin . Oraingoan beste pertsonaia berri bat agertu da. Herensugeak deitzen dira eta patioan euskarazko jolasen bat prestatu beharko dute.

Egilea : Zihara


ZIKLO-KROSA PROTAGONISTA ASTEBURUAN, GARAIKO ETA ABADIÑOKO PROBEKIN

 Abadiñon domekan.Orain urte bi, asteburu banatan izan ziren, baina aurten batean batzea lortu dute zirkuitua iazko bera izango da, aldaketa txikiren bategaz.Abadiñon, estatuko onenak Matxorriren oroimenezko Abadiñoko ziklo-krosak estatuko onenetarikoak batu ditu domekan, Muntsaratzeko landetan.                                        



                                                          Egileak: Aitor eta Maddi

EGURALDIA

 Ostiralean euria eta hotza egingo du. Iparreko haizea izango dugu.Tenperatura maximoa 9ºkoa izango da eta minimoa 5ºkoa.


Zapatuan tenperatura berdina izango dugu baina ekaitzak egongo dira.
Egilea : Zihara


AZAROAREN 29tik AURRERA EMAN AHALKO DA IZENA DURANGOKO AZOKA BISITATZEKO

 www.durangokoazoka.eus webgunean eman beharko da izena, astelehenetik aurrera; egunean bost txanda egongo dira abenduaren 4tik 8ra bitartean. Ahotseneako kontzertuak ikusteko ere aurretik izena eman beharko da .

                   

                                                     Egilea : Zihara

2021-11-19

AZAROAREN 22tik 26ra PLASTIKORIK GABEKO ASTEA OSPATUKO DUGU

 Aste honetan helburu nagusia gizartearen sentsibilizazioa lantzeko ekintzak burutzea da eta horretarako erakunde, enpresa eta elkarteek jarduera ezberdinak bultzatzeko aukera dute. Europa mailan edozein ikastetxek parte har dezake eta horregatik bat egin dugu proiektu honekin.

                          


     


Zelaieta telebistako 55. saioa

EGURALDIA

 OSTIRALA

Eguzkia nagusi. Zerua hodei gutxirekin edo oskardi egongo da egun osoan. Ekialdeko haize suabea ibiliko da. Egunsenti hotzaren ondoren, tenperatura maximoa igo egingo dira: Kostaldea 16-17 ºC inguruko balioak espero ditugu eta barnealdean 13-15 ºC artekoa.


LARUNBATA

Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da goizeko lehen orduetan, baina goizean zehar goi-hodeiak  agertuko dira.

Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua hodeitsu geratuko da. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoetan ia ez da egongo aldaketarik, 14 eta 18 ºC arteko balioak izango ditugu. Goizaldean barnealdeko zenbait lekutan izotza egin dezake.

                                     Egileak: Ane Etxebarria eta Luken Uriguen-Pagate

AZKEN HIRU EGUNETAN 93 POSITIBO DETEKTATU DIZTUZTE DURANGALDEAN

Azararoaren 15etik 17ra bitartean 93 positibo detektatu dituzte Durangaldean:  43 Durangon, 17 Elorrion , 12  Zornotzan, 8 Iurretan , 7 Abadiñon , 3 Mallabian eta bana Atxondon  , Berrizen eta Zaldibarren.

Azken hiru egunetan 1652 kutsatu  berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 114 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta. 30, Zainketa Intentsiboen  Unitatean.

EGILEAK: AINHOA MILAN ETA AIALA ELKOROBARRUTIA.


ABADIÑOKO UDAL BIDEGORRIA OSATZEKO LANAK HASI DITU

Lanek hilabeteko inguruko iraupena izango dute eta 28505 euroko aurrekontua izango dute.

Abadiñoko udalak 40 metro inguruko bidegorria osatzeko lanak hasi ditu, Solozabal kalean.
Lan horiegaz Zelaietako eskolara sartzeko eskola-umeek egunero erabiltzen dute bideari jarraipena emango zaio eta bertako segurtasuna bermatuko da. Bidegorriari jarraipena emateaz gain , Solozabal baserria zegoen lursailean, espaloi zati bat erabiliko dute.
Egilea: Aimar Payo


INDARKERI MATXISTARIK EZ!

 Indarkeria matxista salatuko dute Abadiñon, mobilizazioa eta photocall banarekin.

Abadiñoko mugimendu feministak eta udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte azaroaren 25erako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako.




Egileak: Ane Etxebarria eta Luken Uriguen-pagate.

2021-11-12

ESKOLAKO LANETAN LAGUNTZEKO ETA EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO BERBALDIA ABADIÑOKO GURASOENTZAT

 Errota kultur etxea

Berbaldia hilaren 15ean eta 22an izango dira, hurrenez hurren. Behar da. Berbaldiak eskaintzeaz Inaki Eizmendi arduratuko da.

Egileak: Jokin Aguirre eta Eneko Irazusta.

"Bonolotoaren lehenengo saria banatu du: 1.700.000 euro"

 Bonolotoaren lehenengo saria Traña- Matienako Petite saltokian Mikel Petite da bertako arduradunetako bat. Pozik dago, horrelako sari bat banatzen duen lehen aldia delako. Saritutako herritarra, oraindik, ez da dendatik igaro.

Egileak: Jokin Aguirre eta Eneko Irazusta 


1,7 millones de la Bonoloto en Abadiño: «El que se ha llevado la pasta solo  se ha gastado dos euros» | El Correo

Zelaieta telebistako 54. saioa

AINHOA URIENEK ¨POESIA , ZAURIEN UKENDU¨LIBURUA AURKEZTU ZUEN OTXANDION

Idazle abadiñarrak Nerea Iglesias piano jotzaile laudioarragaz aurkeztu zuen liburua, Otxandioko kultur etxean izan zen.


                                                       egilea: Amets Sandino

OIHANA AZKORBEBEITIA

 Oihana Azkorbebeitia, nazioarteko lasterketan parte hartu du Italian. Lau emaitzarik  onenak batuta,   Abadinarra hirugarren izan da sailkapen nagusian. korrikalari bakoitzak lau proba egin arte itxaron behar izan da behin betiko sailkapena jakiteko. 



Egileak: Jokin Aguirre eta Eneko Irazusta   
                                 Azkorbebeitia termina edécima en la Copa del Mundo 2019 | El Correo

EGURALDIA

 Ostiralean zaparrada sakabanatuak egongo dira.Tenperatura minimoa 10ºkoa izango da eta maximoa 15ºkoa.



zapatuan zaqparradak egongo dira.Tenperatura minimoa mantenduko da eta maximoa 16ºtara igoko da.

                                                       Amets Sandino

2021-11-05

INHAR UGARTEK IRABAZI DU TXAPELA KEPA ARROITAJAUREGIREN OROIMENEZKO TXAPELKETAN.

Joan zen asteburuan  jokatu ziren finalak Tornosolo trinketean. Buruz buruz Inhar Ugartek 40-28 irabazi zion Asier Aspuru Abadiñarrari.
✓ Inhar Ugarte #Algorta Asier... - Euskal Herria Kirola | Facebook
                                                                                                                                                                                                                                                                            Beñat.G eta Paule.A

Zelaieta telebistako 53. saioa

ASTEBURUKO EGURALDIA

                                

 Ostiralean eguraldia egonkortzen joango da arratsaldetik aurrera. Eguna lainopean eta euriarekin hasiko dugu; Arratsaldean apurka atertzetzera egingo du, eta arratsaldean eta gauean ostarteak zabalduko dira, batez ere barnealdean. Elur-maila 1200 m inguruan kokatuko da. Iparraldeko haizea ibiliko da. Termometroak apenas mugituko dira 

Larunbatean euria eskasagoa izango da eta soilik iparraldean bustiko du. Hodei ugariekin jarraituko dugu isurialdean eta han-hemenka euri apur bat egingo du, mendebalean berzeki. Elur-kota 1200-1300 m inguruan egongo da. Hegoaldean ostarteak ikusiko dugu; Iparaldeko haisea ibiliko da. Tenperaturak berdintsu jarraituko du, agian graduren bat igo daiteke. 


Arianne p eta Nadir e

IKATZA HURRENGO HAMARKADETAN BAZTERTZEA ADOSTU DUTE 40 ESTATUK

 Herrialde aberatsenek 2030eko hamarkadan baztertuko dute erregai fosil kutsagarriena eta garaibidean direnek 2040ko hamarkadan. AEBek,Txinak ,Indiak eta Australiak ez dute bat egin.


Ikatza da lur planetaren berotzean eraginik handiena duen erregai fosila.


Glasgown ( Eskozia) hartu dute horretarako konpromisoa, COP  klima larrialdiaren inguruko nazioarteko goi bileran.

                                     Egilea: Aretx

TANTTAKA TEATROAREN 'AMERIKETAKO BIDAIA' ANTZEZLANAK ZABALDUKO DU ANTZERKIÑO JAIALDIAREN VI. EDIZIOA


Domekan taularatuko dute obra, arratsaldeko 19:00etan. Azaroaren 7tik 27ra sei antzezlan profesional eta amateour taularatuko dituzte Abadiñoko Errota Kultur Etxeko aretoan.

Tanttaka teatroa "Ameriketarako bidaia" antzezlana | Bergarako Udala

                                                                      Beñat. G eta Paule. A