2023-11-24

EGURALDIA


 

                               EGURALDIA

2023/11/24


Gaur ipar haizea ibiliko da eta ipar isurialdean hodei ugari izango da. Behe-hodeiek zerua estaliko dute eta zirimiria egin dezake, batez ere Kantauri isurialdean, egunaren hasieran eta egunaren amaieran. Hegoaldean hodeitza saretuago egongo da. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, eta Ebro ibarrean ziertzoa bizi samar. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez.


2023/11/25



Larunbat arratsaldean hobera egingo du pixka bat. Goizaldean eta goizean zerua estalita egongo da eta euria eta zirimiri apur bat egingo du Kantauri isurialdeko zenbait lekutan. Arratsaldean atertu eta ostarteak zabalduko dira pixkanaka. Mediterraneo isurialdean giro eguzkitsua izango da eguerditik aurrera. Ekialdeko eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak, 10-14 ºC artekoak izango dira. Gauean, ostarteak irekiko direnez, nabarmen hoztuko du. 


2023/11/26



Igandean behe-lainoa jaso ostean giro eguzkitsua izango dugu. Zerua ez da erabat urdin ikusiko, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak tartekatuko baitira. Ekialdeko haizea nagusituko da, baina arratsaldean kostaldean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura maximoetan ez da aldaketarik izango eta minimoak hotzak izango dira; baliteke barnealdeko zenbait lekutan izotza egitea, bereziki Araban eta Nafarroan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia