2022-10-21

EGURALDIA

                                                                       Gaur


Gaur ostirala da, Hego- haizearen menpe jarraituko dugu, baina tenperatura pixka bat  jaitsiko da. Hodeiak egongo dira, batez ere ekialdean eta hegoaldean, kostaldetik hurbil, ostarte
batzuk  ireki daitezke. tenperatura maximoak kostaldetik hurbil 23-24 ºC ingurukoak izango dira, hegoaldean 20 ºC-ren bueltan geldituko dira.



Bihar
Larunbat goizean udaberriko giroa izango dugu, arratsaldean, atzera, hodeiak ugaritu egingo dira. Hego-haizea ibiliko da eta Kantauri isurialdean maximoak 26-27 ºC ingurukoak izango dira, gainerakoan 23-24 ºC-koak. Goizean ostarte zabalak ikusiko ditugu, goi-hodeiak agertuko dira eta egunaren erdiko orduetan zerua lausotu dezake, baina goizean eguraldia eguzkitsua izango da. Arratsaldean hodeitza handituz joango da eta noizean behin zaparrada batzuk bota ditzake, bereziki barnealdean eta arratsaldearen erditik aurrera. Haizea zakar ibiliko da egun guztian, mendi inguruetan batez ere, eta arratsalde-gau partean are gehiago
indartuko da.

Etzi





Igandean hego-mendebaldeko haizea izango da protagonista. Egunaren lehen partean haizeak oso gogor joko du eta enbarazu egingo du. Bestelakoan, tenperaturan ez da gorabehera handirik izango eta hodeiak ostarteekin tartekatuko dira. Tarteka urdingune zabalagoak agertuko dira, baina une batzuetan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira, eta Piriniotako leku batzuetan bereziki noizbehinka zaparrada batzuk bota ditzake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia