2022-10-28

EGURALDIA

 

2022/10/28

Gaur udako giroarekin jarraituko dugu. Kantauri isurialdeko beroenak 30 ºC ingurura iritsiko dira beste egun batez, 25 ºC ingurura hegoaldean. Zeruan erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin jarraituko dugu, momentu askotan ugariak izango dira, baina ateri egongo da. Hegoaldeko edo hego-ekialdeko haizea harro ibiliko da. Gaur ere baso-sute arrisku handi edo oso handiarekin jarraituko dugu.



2022/10/29
Larunbatean nobedade batzuk espero dira arratsalde partean; ordura arte, ildo beretik jarraituko dugu. Goizaldean berriz ere ohikoa ez den beroa izango dugu, eta tenperatura maximoak 28-30 ºC-ra iritsiko dira ipar partean. Zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, baina ateri eutsiko dio. Arratsaldean, kostaldean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, nabarmen jaitsaraziko ditu termometroak, eta gauean behe-hodei batzuk ekarriko ditu, mendebaldera bereziki. Litekeena da eguneko tenperatura minimoak azken orduetan neurtzea. Baso-sute arriskua altua edo oso altua izango da.



2022/10/30

Igandean, aipagarriena, tenperaturaren jaitsiera izango da. Nabarmen jaitsiko dira tenperatura maximoak, eta ohikoagoak diren balioekin geratuko gara. Zeruan hodeiak ugaritu egingo dira, eta euri apur bat utz dezakete, batez ere mendebaldean eta arratsaldean. Haizea aldakor ibiliko da, ipar-osagaikoa nagusituz, ahul-bizi.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia