2018-06-19

3.ZIKLOKOEK GORLIZEKO HONDARTZARA JOAN GINEN



Albiste honen protagonistak 3.ziklokoak  izan gara.Ekainaren 8an, ostirala, Gorlizera joan ginen. Barrikara heldu ginenean, Plentziaranzko ibilbidea egiten hasi ginen itsaso ondotik. Lehenengo ibilaldia ordu bat eta 30 minutukoa izan zen eta Plentziara heldu bezain pronto, hamabitakoa jan genuen. Ondoren, ibilbidearen bigarren zatiari ekin genion, Plentziatik Gorlizera. Hondartzako paseotxo ederra.
Gorlizeko hondartzara heldu ginenean, pena handiz, bandera gorria zegoela ikusi genuen. Beraz, ezin izan ginen bainatu nahi izan genuen bezala. Hala ere, oso ondo pasatu genuen, bertan bazkalduta, hondartzan pilotakin eta eraikuntzak egiten. Bertako dutxetan aritu ginen errefreskatzen. Azkenik, autobusa bertan izan genuen zain.


IKER ETA JUNE






No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia