2018-05-22

3. ZIKLOKOAK OTXANDIORA DOAZ

Maiatzaren 28an, 3. ziklokook Otxandiora joango gara orientazioa egitera. Beste eskola batzuetako ikasle eta irakasleekin elkartuko gara. Bertan, basoan ezkutatuta dauden balizak topatu beharko ditugu. Bazkaldu ostean, ginkana bat egingo dugu herri osoan zehar. Hauek dira arauetako batzuk:
-Guztiz debekatuta dago hesiak zeharkatzea.
-Bide batean zinta gorria badago, PASATZEA DEBEKATUTA esan nahi du.
-Ezin da balizarik hartu edo mugitu
-Lasterketarako bukaera ordua baino lehenago helmugaratu beharko da, nahiz eta baliza guztiak aurkitu ez...

Bi mapa desberdin egongo dira bat 6.mailakoentzat eta bestea 5.mailakoentzat, 6. mailakoena 5.mailakoena baino luzeagoa izango da.

Hauek izango dira ordutegiak:
9:30-11:00- Otxandioko eskolatik irteerak ILLUNTXUKO FROGA betetzeko.
13:00- Helmuga itxi eta zerrenda pasatu.
14:10: HERRI ORIENTARGAZKIA-aren irteera.
15:10-Helmuga itxi egingo da. 




EA NOLA PASATZEN DUGUN EGUNA...
...LASTER ARTE

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia