2021-04-30

EGURALDIA

Tenperaturak koska pare bat gora egingo du eta hodeiak nagusituko dira zeruan, bereziki arratsalde partean; goiza zertxobait argiagoa izango da. Eguerditik aurrera, zaparrada botatzeko probabilitatea handiagoa izango da. Haizea iparraldekoa izango dugu.

Larunbat goizean euria egingo du eta tenperatura apur bat jaitsi egingo da. Arratsaldean hotza eta euri apur bat egingo du. Iluntze aldean laino batzuk egongo dira baina ez du euririk egingo. Haizea ipar mendebaldetik etorriko da.

Igande goizean ostarteak egongo dira, tenperatura pixka bat igoko da. Arratsalde partean pixka bat egingo du. Iluntzen hasten denean hotz apur bat nabarituko dugu. Haizea hego mendebaldetik etorriko da.

                           Aratz Blanco eta Jokin Aguirre.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia