Aurtengo gabonetan 3.ziklokook bi dantza prestatuko ditugu 5. mailakoek dantza bat eta 6. mailakoek beste bat. Horretaz aparte pertsonai misteriotsua egingo dugu.
2.ziklokoek bi abesti egingo dute: Din Dan Don eta kas kas atean (abestuz eta kitarraz). Horretaz gain pertsonai misteriotsua egingo dute. Hona hemen Din Din Don kanta.
Gaur arratsaldean euskara batzordekoak astoa eta Olentzero konpontzen aritu gara, horrela politagoa ikusteko datozen guztiak. Konponketak bukatu eta gero apaintzen bukatu dugu. Hona hemen prozesuaren argazki batzuk.
Aurreko asteko ostegunean euskararen eguna izan zen. Lehenengo zikloko ikasleek lelo bat egin zuten eta ondoren ipuin kontalaria etorri zitzaien. Hona hemen leloaren argazki bat:
Abenduaren 3an arratsaldean eskolako irakasle eta ikasle guztiak batu ginen. Gurasoak ere etorri ziren. Zozketa bat egin genuen bigarren ziklotik gora eta ziklo bakoitzak bere dantza egin zuen.
HHkoek euskararen egunean goizeko 12:15etan esku jolasak egin zituzten 3,4 eta 5 urtekoak. Ipuin kontalaria etorri zitzaien, begiratu ezazue zelako kontzentratuak egon ziren!!!!.
Asteazkenetan 6.mailako neska mutilek bertsolaritza egiten dute. Ipuin-bertsoak, koplak eta biografiak egiten dutuzte. Oso ondo pasatzen dute eta asko ikasten dute bertsoei buruz.
1. Zikloko ikasleek aste honetako GHko saioa batean, OREKA eta INDARRA lantzeko zirkuitua burutu dute, oso gustura ibili dira eta talde batzuk zirkuituari 6 bira eman dizkiote!!
Asteleheneko jolasorduetan, jolasak eskaitzen dituzte Euskara Batzordekoek, eta hauek izango dira adibidez; esku jolasak, armiarma sarea, bote-bote eta sokasalto.
Gaur Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Morez jantziko da herri osoa, eta eskolan txapa moreak banatu dituzte eskolako ikasle eta irakaslei.
3.zikloko guztia atzo Bilbora joan ginen.9:10etan autobusez irten ginen eta 10:15tan heldu ginen . Itsas museora, EITBra eta Sam Mamesera joan ginen. 11:00 hamaiketakoa jan genuen eta bukatzeko Guggenhgeimeko txorroetara joan ginen .14:00etan bazkaldu genuen. 4:30etarako eskolan egon ginen.
3. ziklokoak hurrengo asteartean Bilboko Eitb-ra joango dira. Hango itsas museora joango dira eta baita Guggenheimeko parkera berton bazkaltzera ere.Goizeko 9:30 etatik arratsaldeko 16:30 arte izango da irteera.
Bi aste arropak jasotzen egon eta gero, eskolan gimnasioko kristaleran, gure arropaz betetako poltsa asko elkartzea lortu dugu. Aste honetan kamioi bat etorriko da arropen bila.
6. mailakoei aurreko ostiralean txertoa ipini ziguten eskolako liburutegian, bi neska etorri ziren ipintzeko. Neskei bi txerto ipini zizkieten eta mutilei bat. Neskei bigarren txertoak min handia eman zien, mutilena ez zen hain mingarria izan.