ZELAIETA TELEBISTA 149.SAIOA
2026-02-27
EGURALDIA
2026-02-27
Gaur fronte hotz bat iritsiko da eta aldaketa espero dugu. Goizean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, lehenengo Kantauri isurialdean eta gero barnealdean; horren ondorioz gaur tenperatura maximoak aurreko egunetakoak baino nabarmen baxuagoak izango dira, batez ere kostalde inguruan non jaitsiera beste lekuetan baino handiagoa izango den. Zeruan goizean goizetik hasiko dira agertzen goi-hodeiak, gero orduak pasa ahala hodeitza trinkoagoa iritsiko da eta arratsaldean euria hasiko du. Euria, batez ere Kantauri isurialdean egingo du, eta gauean zaparrada batzuk ere egin ditzake.
2026-02-28
Larunbatean tenperaturaren jaitsiera eta noizbehinka zaparradak. Egunaren lehenengo partean hodeitza tarteka trinkoagoa izango da eta zaparradak egingo ditu noizbehinka, batez ere ipar isurialdean. Arratsaldean ostarteak zabalduko dira eta zaparradak bakanagoak izango dira; atertzeko joera izango du aroak. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak 11-14 ºC artekoak izango dira. Tenperatura minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.
2026-03-01
Igandean giro eguzkitsua eta tenperatura maximoen igoera. Egunsentian behe-lainoa eta giro hotza izango da, baina jaso ostean giro eguzkitsua gailenduko da, ostarte zabalekin. Eguzkia giroa goxatzen joango da eta, horrez gain, hegoaldeko haizea ibiliko da, beraz tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora. Haizea zakartu egingo da gauean, eta baliteke enbarazu egitea.
2026-02-20
ZELAIETA TELEBISTA 148. saioa
Bideoarekin izan ditugun araazoak konponduta
Arreglados los problemas que hemos tenido con el video
EGURALDIA
2026-02-20
Ostiralaren lehenengo partean hodeiak izango dira nagusi oraindik, batez ere iparraldean eta ekialdean, eta euria egingo du. Arratsaldean atertu egingo du eta ostarteak zabalduz joango dira. Egunaren amaieran zerua hodei gutxirekin geratuko da. Tenperatura maximoak apur bat igo eta 10 eta 15 ºC artekoak izango dira. Egunaren hasieran mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldera aldatuko da eta azken orduetan aldakor eta ahul ibiliko da.
2026-02-21
Larunbatean eguraldia egonkorra eta eguzkitsua izango da. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodei batzuekin. Goizean goiz lainoa agertuko da eta barnealdeko zenbait lekutan kostako zaio jasotzea. Egunaren hasieran hotz egingo du eta hegoaldeko zenbait lekutan izotza egingo du. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira eta 15 ºC-ak gaindituko dira hainbat txokotan. Haize ahul eta aldakorra ibiliko da; kostaldean arratsaldean ekialdekoa nagusituko da.
2026-02-22
Igandean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu, baina goi-hodeiak izango dira ia egun osoan. Goizean goiz lainoa sortuko da eta baliteke Araba eta Nafarroako leku batzuetan izotza egitea. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, eguerditik aurrera iparraldekoa nagusituz. Tenperatura ere ez da askorik aldatuko, eta beroenak 15 eta 20 ºC artean ibiliko dira.
2026-01-30
EGURALDIA
2026-01-30
Ostiralaren lehenengo partean erdi mailako hodeiak eta hodeiak izango dira nagusi, saretuago egongo da eta euria egiteko aukera txikiagoa izango da. Arratsaldea aurrera joan ahala hodei trinkoagoak agertuko dira eta arratsaldearen amaieran eta gauean zaparrada txiki-ertainak egingo ditu noizbehinka, batez ere Kantauri isurialdean. Elur-kota jaitsiko da eta egunaren azken orduetan 1000 metro inguruan egongo da. Hegoaldeko edo hego-mendebaldeko haize zakarra, egunaren amaieran mendebaldera aldatu eta kostaldean are gehiago indartu egingo da.
2026-01-31
Larunbatean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da eta noizbehinka zaparradak egingo ditu, batez ere Kantauri isurialdean. Zaparradak txikiak izango dira orokorrean, baina egunaren lehenengo partean trumoitsuak eta mardulagoak izan daitezke, batez ere kostaldean. Goizean goiz elur-kota 1000 metro inguruan egongo da, gero igo eta arratsaldea aurrera joan ahala 1500 metrotik gora kokatuko da. Mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada oso gogorrekin; egunaren amaieran haizeak indarra galdu egingo du eta hegoaldera aldatuko da. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da.
2026-02-01
Ostiralaren lehenengo partean erdi mailako hodeiak eta hodeiak izango dira nagusi, saretuago egongo da eta euria egiteko aukera txikiagoa izango da. Arratsaldea aurrera joan ahala hodei trinkoagoak agertuko dira eta arratsaldearen amaieran eta gauean zaparrada txiki-ertainak egingo ditu noizbehinka, batez ere Kantauri isurialdean. Elur-kota jaitsiko da eta egunaren azken orduetan 1000 metro inguruan egongo da. Hegoaldeko edo hego-mendebaldeko haize zakarra, egunaren amaieran mendebaldera aldatu eta kostaldean are gehiago indartu egingo da.
2026-01-23
EGURALDIA
2026-01-23
Giro lasaia eta ostarte zabalak. Goizaldean pasa den frontearen ostean, goizean, oro har, giroa eguzkitsua izango da eta hego haizea ibiliko da, haizebegietan harrotuta, batez ere mendebaldeko haizeguneetan. Tenperatura maximoak atzoko balio berdintsuetan geldituko dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeiak ugarituz joango dira, lainotuta gelditu arte eta han eta hemenka zaparrada txikiak egingo ditu, batez ere barnealdean eta bereziki gauean Nafarroan, Pirinio inguruetan. Orduan elur kota 1000 m inguruan koka liteke.
2026-01-24
Larunbatean giro ezegonkorra eta hotza. Goizean, oro har, hodeitza nahiko zulatuta egongo da eta litekeena da ateri egotea. Eguerdirako, ordea, fronte bat iritsiko da eta ondorioz arratsaldean zaparradak botako ditu, mardulak izango dira eta ekaitzak ere jo dezake. Tenperaturak behera egingo du eta elur-kota 600-800 m ingurura jaitsi liteke; gauean 900-1000 m-ra igo liteke. Barnealdean izotza egin dezake. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du baina eguerditik aurrera mendebaldera aldatuko da eta indartsu ibiliko da, batez ere kostaldean.
2026-01-25
Igandean, arratsaldetik aurrera euria eta mendebaldeko haizea indartsu. Goiza, oro har, lasaixeagoa izango da, hegoaldeko haizearekin eta euri pixka bat egiteko probabilitatearekin, gauza gutxi. Tenperatura maximoak larunbatekoak baino gradu pare bat altuagoak izango dira. Alabaina, eguerditik aurrera panorama aldatu egingo da. Haizeak mendebaldera egingo du eta zakartu egingo da, batez ere Kantauri isurialdean, eta boladaka oso gogor joko du. Fronte batek euria eta zaparrada mardulak utziko ditu, eta ekaitzak jo dezake; prezipitazioak ugariagoak izango dira Kantauri isurialdean. Elur-kota 900-1100 m artean egon daiteke.
2026-01-16
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)