2026-02-27

EGURALDIA

 2026-02-27


Gaur fronte hotz bat iritsiko da eta aldaketa espero dugu. Goizean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, lehenengo Kantauri isurialdean eta gero barnealdean; horren ondorioz gaur tenperatura maximoak aurreko egunetakoak baino nabarmen baxuagoak izango dira, batez ere kostalde inguruan non jaitsiera beste lekuetan baino handiagoa izango den. Zeruan goizean goizetik hasiko dira agertzen goi-hodeiak, gero orduak pasa ahala hodeitza trinkoagoa iritsiko da eta arratsaldean euria hasiko du. Euria, batez ere Kantauri isurialdean egingo du, eta gauean zaparrada batzuk ere egin ditzake.


2026-02-28


Larunbatean tenperaturaren jaitsiera eta noizbehinka zaparradak. Egunaren lehenengo partean hodeitza tarteka trinkoagoa izango da eta zaparradak egingo ditu noizbehinka, batez ere ipar isurialdean. Arratsaldean ostarteak zabalduko dira eta zaparradak bakanagoak izango dira; atertzeko joera izango du aroak. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak 11-14 ºC artekoak izango dira. Tenperatura minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.

2026-03-01


Igandean giro eguzkitsua eta tenperatura maximoen igoera. Egunsentian behe-lainoa eta giro hotza izango da, baina jaso ostean giro eguzkitsua gailenduko da, ostarte zabalekin. Eguzkia giroa goxatzen joango da eta, horrez gain, hegoaldeko haizea ibiliko da, beraz tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora. Haizea zakartu egingo da gauean, eta baliteke enbarazu egitea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia