2016-12-15

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLAN DAUDE!!

Gabonak heltzear daude eta eskolako ikasleak  gabonetako prestaketak egiten hasi dira. Astelehenean pintura eta sormeningekoek olentzero eta mari domingiren apaingarriak egin eta ipini dituzte.
Ate aurrean jarri dute apaingarri nagusia non olentzero eta Mari domingi protagonistak diren eta oso polita geratu zaie. Ikusi ahal duzue?

Hemen uzten dizuegu Olentzeroren kanta praktikatzen hasteko. Gabon onak izan!!





Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Alditu duenean
Jesus jaio dela
lasterka etorriko da
berri ona ematera.
Horra, horra
gure Olentzero.
Pipa hortzetan duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arrautzatxoekin
bihar meriendatzeko
botila ardoekin.
Olentzero guria
ezin degu ase
bakarrik jan dizkigu
hamar txerri gazte.
Saieski ta solomo
majina bat heste
Jesus jaio da eta
kontsola zaitezte.
Olentzero buru handia
entedimentuz jantzia,
bart arratsean
edan omen du
bost arroako zahagia.
Bai urde tripa handia!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia