2017-03-14

ARGUDIO TESTUA

EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Uste duzue egun hau oraindik ospatzen jarraitu behar dela?
Martxoak 8a Emakumeen Eguna da. Egun honek istorio bat du.

1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeak eta gizonak berdintasuna lortzeko. Azkenean lantegiari sua eman zioten eta barruan zeuden emakume guztiak hil zituzten. 1908.urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten “Womens day” deitzen zena, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontUtan izanik.

Europako leku askotan, lehenengo Emakumearen Nazioarteko eguna 1911an ospatu zen, baina izan beharrean martxoaren 8an , martxoaren 19an ospatzen zen. Martxoaren 8koa sendotzeko, 1914ra itxaron behar izan zen.

Nire ustez egun hau ospatu behar da gaur egun ere gizonezkoak emakumeei tratu txarrak egiten dizkietelako.

Emakumezkoek oraindik ere, gizonen lan berdina egiten dute, baina gutxiago kobratzen dute.

Egun hori , martxoak 8, nire ustez oso garrantzitsua da emakume zein gizona izatea denok berdinak,garelako   ez baita bestea baino gehiago, edo hobeago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia