2017-12-05

DRAGOI BERDEA

3 urteko gelakoek joku bat egin dute; Dragoi Berdea. Lehenengo dragoi baten burua egin zuten kutxa batekin eta gero kalera joan ziren jolastera. Bi umek burua hartzen zuten eta korro batetik bueltak ematen zebiltzatela,  hau abesten zuten:

Sutan dator haitzulotik dragoi berdea  
bidean galdu zaio buzten luzea.(BIS)

Kopla hau amaitzen zenean pertsona bat tokatzen zen eta berriro abesten zuen dragoiak:

Zatozte, bai, bai nirekin,
ezarri zaitezte atzetik.

Eta umeak abesten zion:

Bai, bai, bagoaz zurekin,
helduta zure gerritik.

Eta horrela ume denak dragoiaren buztana egin arte.


ABAY ETA MANEX

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia