2022-11-25

EGURALDIA INGE ETA PAULE

 



2022/11/25

Zaparrada giroa. Ipar-mendebaldeko haizearekin zaparradak botako ditu eta tarteka gozo botako du, batez ere Kantauri isurialdean; balieke trumoi-ekaitzak jotzea kostaldeko lekuren batean. Arratsaldean, berriz, euria Kantauri isurialdera mugatuz joango da eta gaualderako zonalde horretan ere atertzera egingo du. Barnealdetik hasita hodeitza arinduz joango da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, barnealdean enbarazu apur bat egingo du eta bertan giroa nahiko hotza izango da. Tenperaturak berdintsu jarraituko du; zenbait lekutan minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.





                                                                              BIHAR 

                                                                              




                                                                                               

2022/11/26

Ateri eta nahiko giro argia. Egunsentiko behe-lainoen ostean, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak pasean ibiliko dira, baina giroa nahiko argia izango da. Hego ukituko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoek gora egingo dute; kostaldean maila epelera iritsiko dira eta barnealdean giroa freskoagoa izan.




                                                                     ETZI







2022/11/27

Giro lasaia eta ateri eta arratsaldean zehar egoera aldatuz joango da. Hego ukituko haizearekin erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko badira ere, giroa atsegina izango da eta Kantauri isurialdean balio epeletara iritsiko dira tenperatura maximoak. Alabaina, arratsaldean, mendebaldetik iritsiko den fronte batekin giroa kaskartuz joango da. Kostaldean haizea mendebaldera aldatuko da eta hodei geruza lodituz joango da eta euritara joko du, batez ere Kantauri isurialdean eta mendebaldean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia