2023-03-03







2023/03/03

Gaur beste egun batez hodei ugari izango da. Noizbehinka euri apur bat egin dezake, batez ere Kantauri isurialdean; bertan hodeitza hegoaldean baino trinkoagoa izango da, baina arratsalde-gauean ostarteak ager daitezke. Nafarroan, bereziki ekialdean, hodeiak urdinguneekin tartekatuko dira. Haizeak iparraldetik eta ipar-mendebaldetik joko du, eta termometroetan ez da ia gorabeherarik izango: beroenak 7-11 ºC artekoak izango dira.

2023/03/04

Larunbatean orduek aurrera egin ahala jasotzera egingo du. Goizaldean eta goizean goiz oraindik tarteka hodeitsu egongo da, batez ere Kantauri isurialdean eta mendebaldean, eta ez da baztertzen tarteka tantaren bat edo beste botatzea. Goiza aurrera joan ahala hodeiak eta ostarteak geratuko dira zeruan. Araba hegoaldean, eta Nafarroa erdialde eta hegoaldean, hasieratik larunbata eguzkitsua izango da. Haizea suabe ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdeko ukituarekin kostaldean. Tenperatura maximoek beste koska bat egingo dute gora, eta beroenak 9-13 ºC artekoak izango dira.


2023/03/05

Igandean eguraldia eguzkitsua izango da oro har. Kantauri isurialdean, batez ere kostaldetik gertu, behe-hodeien tarteak izango ditugu goizean eta gauean, eta erdialdeko orduetan zerua garbiago egongo da. Lurraldearen gainerako tokietan eguzkia gailenduko da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin gauean, batez ere Araba eta Nafarroa hegoaldean. Haizeak hego ukitua izango du eta tenperatura igo egingo da; beroenak 13-15 ºC artekoak izango dira. Kostaldean brisa sartuko du erdialdeko orduetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia