2023-03-24

EGURALDIA




EGURALDIA


 

2023/03/24



Gaur euri apur bat egingo du eta giro freskoagoa izango dugu. Zerua lainotuta egongo da, ipar partean bereziki eta goizean zehar euri apur bat egingo du. Arratsaldean euri kontuak alde batera utziko ditugu eta hodeiak gutxitzen joango dira. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura jaitsiko da, arratsaldearen hasieran kostaldean 18 ºC-ren bueltan ibiliko da eta 14-16 ºC inguruan barnealdean. 





EGURALDIA


2023/03/25


Larunbatean eguraldiak argitzera eta epeltzera egingo du. Goizaldean eta goizean goiz zerua tarteka hodeitsu egongo da leku askotan. Goizak aurrera egin ahala ostarteak nagusitzen joango dira eta egunaren erdialdeko orduetan eta arratsaldean tarteka eguzkitsu egongo da. Ilunabarrean berriro ere hodeiak ugaritzen joango dira eta egunaren amaieran euria egin dezake ipar partean. Hegoaldeko haizea ibiliko da, gauean hego-mendebaldetik finkatuko da eta indarra hartuko du. Eguneko tenperaturak gora egingo du.






EGURALDIA


2023/03/26

 

Igandean giro motela izango dugu eta noizean behin euria egingo du. Zerua lainotuta egongo da eta tarteka zaparradak botako ditu, bereziki goizaldean eta gauean. Egunaren erdiko orduetan hodeitza ez da horren trinkoa izango eta litekeena da ateri eustea. Haizea mendebal/ipar-mendebaldetik sartuko da eta tarteka harro ibiliko da, bereziki kostaldean; bertan arratsaldean eta gauean haize-boladak gogorrak izango dira. Eguneko tenperaturak nabarmen egingo du behera

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia