2023-04-28

EGURALDIA

 EGURALDIA

OSTIRALA

2023/04/28

Barnealdean bero eta hodeiak ugarituz. Goizean hodeiak eta ostarteak, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira, baina eguerdirako dezente ugarituko dira eta estaltzera egingo du. Gainera, arratsalde-gau partean bero-hodeiak garatu daitezke eta zaparrada trumoitsuren bat bota dezake, batez ere mendebaldean. Tenperaturan ia ez da egongo aldaketarik eta 25 eta 30 ºC artekoak izango dira barnealdean eta kostaldean 20 ºC ingurukoak. Arratsalde erdialdetik aurrera, Bizkaiko kostaldetik hasita, haizea ipar-mendebaldetik finkatuz joango da eta iluntzerako haizearen norabide aldaketa denean gauzatuko da; horrek astebururako eguraldiaren aldaketa ekarriko du.



LARUNBATA

2023/04/29

Larunbatean tenperatura maximoek nabarmen egingo dute behera eta 20 ºC ingurukoak izango dira, zertxobait altuagoak Nafarroa hegoaldean. Bestalde, giroa ezegonkortu egingo da; goizean ipar partean zerua lainotuta eta euri pixka bat egin dezake modu sakabanatuan eta hegoaldean hodeitza nahiko zulatuta agertuko da eta ateri. Arratsaldean, aldiz, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradak botako ditu eta baliteke ekaitzak jotzea, batez ere barnealdean. Mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. 






IGANDEA

2023/04/30

Igandean ipar partean giro motela eta euria egingo du eta hegoaldean hodeitza zulatuago eta ateri. Kantauri isurialdean zerua lainotuta egongo da eta tarteka euria egingo du edo zaparrada txikiak botako ditu. Mediterraneo isurialdean, berriz, hodei geruza ez da hain trinkoa izango eta orokorrean ateri egongo da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, biziago kostaldean eta Ebro bailaran. Tenperatura koska bat beherago geldituko da.da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia