2023-05-05

EGURALDIA

 GAUR

2023/05/05

Giro lehor eta eguzkitsuarekin jarraituko dugu, eta tenperaturan ere ez da aldaketa handirik espero. Goizean goiz lanbroa ager daiteke zenbait txokotan, baina gainerako orduetan zerua nahiko garbi egongo da, goi-hodei eta erdi mailako hodei batzuekin. Goizean haizea ahul ibiliko da, norabide finkorik gabe, eta arratsaldean brisa sartuko da kostaldean. Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea indartu egingo da barnealdean, bolada gogor batzuekin. Tenperatura maximoei dagokienez, aldaketa gutxi, 25 ºC ingurukoak izango dira berriro ere.


BIHAR

2023/05/06

Larunbat arratsaldean ezegonkortzera egingo du. Goizean oraindik ere ostarteak gailenduko dira; lehen orduetan lanbroa ager daiteke eta erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk ere izango dira. Arratsaldean, berriz, bero-hodeiak garatuko dira eta era irregularrean zaparrada batzuk botako ditu; ekaitzak ere jo dezake. Arratsaldean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean bizi samar. Tenperatura zertxobait jaitsiko da.


ETZI

2023/05/07

Igandean hodei ugari pilatuko da ipar isurialdean eta euri txikia egingo du, batez ere Kantauri isurialdean; arratsaldean, ordea, atertzera egingo du. Hegoaldean zailagoa izango da euria egitea, baina hodei ugari izango da. Arratsaldean, alabaina, ostarteak irekiko dira. Iparraldeko haizea ibiliko da, zakar samar Ebro ibarrean, eta tenperatura dezente jaitsiko da; eskualde gehienetan balio altuenak 20 ºC ingurukoak izango dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia