2024-01-12

EGURALDIA


 2024/01/12


Eguna behe-hodeiekin eta lainoarekin hasiko dugu. Goizean hodeitza desagertzen joango da eta eguerdian eguzkitsu egongo da. Arratsaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira, baina gainerako ondoriorik gabe. Egunaren hasieran eta amaieran hotza egingo du, maximoak, aldiz, aurreko egunetakoak baino epelagoak izango dira, Kantauri isurialdeko zenbait tokitan 10 ºC-tik gorakoak. Hegoaldeko haizea ibiliko da.


2024/01/13


Larunbatean hegoaldean zerua hodeitsuago egongo da, baina erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi izango direnez, ateri eutsiko dio. Kostaldean eguzkiak jaun eta jabe izaten jarraituko du. Hego-haizea ibiliko da, biziago. Tenperatura minimoet a iritsiko dira. an aldaketarik ez; egunsentian hotza egingo du. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta kostalde inguruan 15 ºC-ra iritsiko dira.


2024/01/14


Igandean lainotzera egingo du, une batzuetan zerua estalita ikusiko dugu. Euria, baina, urria izango da eta probabilitate handiagoarekin egingo du egunaren bigarren partean. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta giroa zertxobait epelagoa izango da, batez ere minimoei dagokienez, eta izotza egitea zailagoa izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia