2024-01-19

EGURALDIA

 

2024/01/19


Gaurko tenperatura maximoak atzokoak baino 10 ºC baxuagoak izango da. Goizean goiz hodei ugari izango dugu eta ez da baztertzen Araba hegoaldean eta Ebro ibarrean zertxobait prezipitatzea. Arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira eta gauean zerua garbi geratuko da. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperatura maximoak ez dira 4-6 ºC-tik pasatuko barnealdean eta 9-10 ºC-tik kostaldean. Azken orduetan izotza egingo du barnealdean.



2024/01/20



Larunbatean giro eguzkitsua, baina izotzak zurituta esnatuko da eguna leku askotan. Goizaldean behe-hodei batzuk ikus ditzakegu eta gauean goi-hodei batzuk, baina orokorrean zerua nahiko garbi egongo da. Barnealdeko bailara batzuetan lainoa sor daiteke. Hego-ekialdeko haize suabea ibiliko da. Tenperatura minimoak -2 ºC-tik behera jaitsiko dira barnealdeko leku askotan eta kostaldean 0-3 ºC artekoak izango dira; Gipuzkoa eta Lapurdiko kostaldeko zenbait lekutan ere izotz egingo du. Tenperatura maximoak, ordea, pare bat gradu igoko dira.



2024/01/21



Igandean giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu eta tenperatura maximoak igo egingo dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean eta gauean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira. Hegoaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura maximoak igo egingo dira, ipar partean bereziki. Minimoak hotzak izango dira eta barnealdean izotza botako du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia