2024-01-26

EGURALDIA

2024/01/26

Gaur giro eguzkitsua izango dugu berriz ere. Eguerdi inguruan haizea iparraldetik finkatuko da eta maximoak 16-17 ºC-ren bueltan geratuko dira leku gehienenetan. Goizean goiz lainoguneak izango dira barnealdean eta ondoren erdi mailako hodei eta goi-hodeiak izango dira; kostaldean ere, iparraldeko haizearekin, lanbroa sar liteke. Edozein kasutan, giro argia izango da nagusi, batez ere goizean eta eguerdi inguruan.


2024/01/27

Larunbatean haizea hegoaldetik finkatuz joango da. Horren ondorioz, Kantauri isurialdean tenperatura igo egingo da eta 20 ºC-ra iritsiko da. Mediterraneo isurialdean, aldiz, tenperatura maximoak ez dira askorik aldatuko, eta 15-17 ºC artean geratuko dira. Giro eguzkitsua gailenduko da berriz ere, zeruan erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Eguneko lehen orduetan barnealdeko hainbat bailaratan lainoa sortuko da, Ebro ibarrean trinkoa eta iraunkorra izateko probabilitatea handiagoa izango delarik.


2024/01/28

Igandean ildo beretik jarraituko dugu. Hegoaldeko haizea ibiliko da, tarteka zakar, bereziki mendi inguruetan. Tenperatura maximoak ez dira askorik aldatuko, baina Kantauri isurialdean, hego-haizearen eraginez, tenperatura minimoak igo egingo dira. Ebro ibarrean lainoa sor daiteke eta zeruan erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertu arren, eguzkitsu egongo da.a.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia