2024-02-02

EGURALDIA

 2024/02/02


Lainotuta, batez ere ipar partean, eta tenperatura pixka bat gehiago jaitsiko da. Tenperatura maximoak, orokorrean, 10 eta 14 ºC artekoak izango dira. Zerua lainotuta egongo da eta noizbehinka zirimiria edo euri pixka bat egingo du, batez ere goiz partean eta Kantauri isurialdean; arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeitza saretuz joango da. Nafarroa hegoaldean, berriz, giroa argiagoa izango da. Iparraldeko haizea ibiliko da eta Ebro ibarrean ziertzoa bizi-bizi ibiliko da.


2024/02/03



Ostarte zabalak. Hodei hondarrekin eta behe-lainoekin hasiko dugu eguna, batez ere Kantauri isurialdean, baina goizean zehar hodeitza desegin eta eguerdi partean giro eguzkitsua nagusituko da; baliteke kostaldean hodeigune batzuk agertzea. Haizea ahul ibiliko da, kostaldean ekialdekoa nagusituko da eta barnealdean aldakor ibiliko da. Tenperatura maximoak barnealdean igo egingo dira eta kostaldean ostiraleko maila berdintsuan geldituko dira. Tenperatura minimoak, berriz, jaitsi egingo dira.



2024/02/04



Giro argia eta egonkorra. Kantauri isurialdean egunsentiko behe-lainoen ostean, hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, eta baliteke kostaldean momentu batzuetan zerua lainotuago egotea. Hegoaldean, berriz, egunsentiko behe-lainoak desegin ostean, eguzkitsu geldituko da. Tenperatura maximoak berdintsu geldituko dira. Minimoak, aldiz, jaitsi egingo dira eta Araba eta Nafarroako hainbat lekutan izotza egingo du. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da eta kostaldean eki ukitua izango du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia