2024-02-23

EGURALDIA

 


2024/02/23


Goizean zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira eta Kantauri isurialdera mugatuko dira, bereziki kostaldera. Alabaina, arratsaldean, zaparradak ugaritu eta barnealdera zabalduz joango dira; Kantauri isurialdean ekaitzak jo dezake, txingorrarekin batera. Mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean indartsu ibiliko da, eta Ebro ibarrean ere bizi ibiliko da. Tenperatura asko jaitsiko da eta elur-kota 800 metro inguruan egongo da.


2024/02/24



Negu giroa. Zaparradak edonon eta edonoiz bota ditzake, baina ugariagoak eta mardulagoak izango dira egunaren lehenengo zatian eta Kantauri isurialdean, eta orduan baliteke ekaitzak jo eta txingorra botatzea; Araba eta Nafarroan Iruñerritik behera, zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira. Mendebaldeko haizea ibiliko da eta kostaldean indartsu ibiliko da. Tenperaturak behera egingo du eta elur-kota goizean 700 m-ren bueltan kokatuko da, baina arratsaldean igotzen joango da, 1000 m-ren bueltan kokatu arte


2024/02/25



Haizeak gogor joko du. Litekeena da beste depresiogune bat gerturatzea Kantauri itsasora eta horrek hego-mendebaldeko haize gogorra eragingo luke eta borraska horri loturiko fronteek ere euria utziko lukete. Hego haizearekin tenperatura maximoek gora egingo dute, batez ere Kantauri isurialdean. Ondorioz, arratsalderako elur-kota 1000 m-tik 1500 m-ra igoko da. Hego-mendebaldeko haizea gauean ipar-mendebaldera aldatu liteke..

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia