2024-03-01

EGURALDIA

 


2024/03/01


Gaur eguraldia atzo baino lasaiagoa izango da. Goizean ostarteak irekiko dira eta arratsaldean pixkanaka hodeiak ugaritu egingo dira. Gauean euri pixka bat egin dezake, bereziki kostaldean. Elur-kota 1300-1500 m-ra igoko da. Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, eta goizean hego-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperatura maximoetan ez da aldaketarik izango.


2024/03/02



Larunbatean goizean fronte bat hurbilduko da eta eguraldia ezegonkortu egingo da. Goizaldean eta goizean goiz hego-mendebaldeko haizeak gogor joko du eta ateri egongo da. Alabaina, goizak aurrera egin ahala lainotzera egingo du, haizeak ipar-mendebaldera egingo du indarrez eta euria egingo du, iparraldean hasi eta hegoaldera zabalduko da giro bustia. Zaparradak sarri botako ditu, batez ere Kantauri isurialdean eta iluntzean, eta baliteke tarteka trumoiak jo eta txingor zaparradak botatzea. Arratsaldean elur-kota jaitsi egingo da eta egunaren amaieran 600-800 m-ra egon daiteke. Arratsaldean tenperatura nabarmen jaitsiko da.


2024/03/03



Igandean euria eta giro nahasia izango ditugu goizean, baina arratsaldean egoera nabarmen baretuko da. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu, baliteke trumoitsuak izatea goizaldean, batez ere Kantauri isurialdean. Arratsaldean atertzera egingo du eta ostarteak irekiko dira. Haizeak mendebaldetik edo ipar-mendebaldetik joko du, nahiko zakar haizeguneetan, baina gauean baretu eta hego-mendebaldera egingo du. Elur-kota igo egingo da: goizaldean 500-600 m-ra egongo da eta arratsaldean 1500 m-tik gora. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia