2024-03-15

EGURALDIA

 2024/03/15


Ostiralean, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta tenperatura apur bat jaitsiko da. Goizean goiz eta arratsaldean, giroa goibelagoa izango da eta baliteke han-hemenka euri apur bat egitea; hala ere, egunaren zatirik handiena ateri egongo da eta tarteka urdingune politak zabalduko dira. Haizea hegoaldetik sartuko da hasieran, baina eguerdi partean iparraldera egingo duenez, eguneko tenperaturak apur bat egingo du behera. Hala ere, giroa goxoa izango da.


2024/03/16


BIHAR

2024/03/16

Larunbata eguzkitsu dator eta tenperaturak gora egingo du, balio altuenak 20-23 ºC-koak izango dira. Goizean zerua oskarbi agertuko da, arratsaldean berriz, goi-hodei fin batzuk agertuko dira, baina zeruari zurixka kolorea baino ez diote emango. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta kostaldean baliteke brisa altxatzea arratsaldean. Goizean goiz, behe-lainoa sor daiteke ohiko bailaretan, bereziki Araban.


2024/03/17


ETZI


Udaberri itxurako giroak jarraipena izango du igandean. Zerua larunbatean baino lainotuago egongo da, baina iritsiko diren hodeiak erdi-mailakoak eta goi-hodeiak izango direnez, ez dute garrantzizko ondoriorik ekarriko eta giroa argia izango da. Haizea hego-mendebaldetik sartuko da hasieran eta arratsaldean brisa altxatuko da. Tenperaturan ez dugu aldaketarik espero, epeletik jarraituko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia