2024-03-22

EGURALDIA

 

2024/03/22


Gaur iluntzean euri pixka bat egingo du Kantauri isurialdean. Goizean giro eguzkitsua gailenduko da lurraldearen zati handi batean, itsasertzean eta inguruetan izan ezik, horietan behe-hodeiek estaliko dute zerua. Arratsaldean kostaldeko hodeiak barnealdera zabalduko dira, iluntzean zerua estalita geratuko da. Arratsalde ?gauean, gainera, euri pixka bat egingo du, batez ere ipar isurialdean, hegoaldera nekez iritsiko da euria. Tenperaturak ez da aldaketa handirik izango barnealdean, aldiz, apur bat jaitsiko dira kostaldean. Iparraldeko haizea ibiliko da, arratsaldean bizi.


2024/03/23



Larunbatean atertu eta argitzera egingo du. Goizaldean eta goizeko lehen orduetan zerua estalita egongo da eta euria egingo du, batez ere ipar isurialdean. Eguerdi aldera, hodeitza pixkanaka saretzen hasiko da eta atertu egingo du. Arratsaldean ostarte zabalak irekiko dira edonon. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak asko jaitsiko dira, batez ere barnealdean. Tenperatura minimoak egunaren amaieran neurtuko dira eta orduan hotz egingo du.


2024/03/24


ETZI


Igandean giro eguzkitsua. Tenperatura maximoak gradu pare bat igoko dira eta zeruan urdingune zabalak ikusiko ditugu, batez ere egunaren erdialdeko orduetan. Goizean goiz eta egunaren amaieran behe-hodeiak izango ditugu ipar isurialdean eta egunsentian behe-lainoa sor daiteke bailara batzuetan. Goizaldean hotza izango da, batez ere barnealdean, eta izotza egingo du Araba eta Nafarroako zenbait lekutan. Haizeak iparraldetik eta ipar-ekialdetik joko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia