2024-04-19

EGURALDIA

 


GAUR

2024/04/19

Giro eguzkitsua eta epela eguerdi inguruan. Zerua, orokorrean, hodei gutxirekin egongo da, ipar isurialdean goizean goiz behe-hodeien tarte hodeitsu batzuekin eta egunsentian lainoguneekin barnealdeko bailaretan. Goizean hodeiak desagertu egingo dira eta arratsaldean zerua ia garbi geratuko da. Ekialdeko haizea ibiliko da; arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da eta tarteka bizi ibiliko da. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta 17-20 ºC artekoak izango dira.



BIHAR

2024/04/20

Asteburua giro egonkorrarekin baina freskoarekin hasiko dugu. Egunsentia hotza izango da, izotza egin dezake Araba eta Nafarroako zenbait lekutan, eta lainoguneak ere sor daitezke. Goizean jasotzera egingo du eta gainerako orduetan tarte hodeitsuak eta eguzkitsuak izango ditugu; zenbat eta hegoalderago eta orduan eta garbiago ikusiko da zerua. Haizeak ekialdetik joko du; arratsaldean ipar-ekialdetik finkatu eta indartu egingo da. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta 15-18 ºC artekoak izango dira.



ETZI

2024/04/21

Eguraldi egonkor eta eguzkitsuarekin jarraituko dugu, baina tenperaturak jaisten jarraituko du. Balio altuenak 14-15 ºC ingurukoak izango dira eta ipar-ekialdeko haizea indartu egingo da arratsaldean, hotz sentsazioa handituz. Gainerakoan larunbatean bezala jarraituko dugu, egunsentian hotz egingo du eta behe-lainoa sortuko da, eta gainerako orduetan ostarteak izango ditugu. Araba eta Nafarroa zenbait lekutan berriro ere izotza egin dezake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia