2024-04-26

EGURALDIA

 

2024/04/26

Goizean hego-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak atzo baino bizpahiru gradu altuagoak izango dira. Egunaren hasieran hodeiak eta ostarte txikiak izango dira eta leku gehienetan ateri eutsiko dio. Gero hodeiak nagusituko dira eta zaparradak botako ditu, bereziki arratsaldean; zenbait lekutan trumoi-ekaitzak izan daitezke. Arratsaldean Kantauri isurialdean haizea iparraldera aldatuko da eta tenperaturaren igoera eten egingo du.



BIHAR

2024/04/27

Larunbatean eguraldi nahasiarekin jarraituko dugu. Goizean giroa zertxobait lasaiagoa izango da, ateri eutsiko diolako leku gehienetan eta ostarte batzuk zabalduko direlako, alabaina hegoaldeko haizea harro ibiliko da tarteka, enbarazu eginez. Egunaren bigarren partean zerua hodeitsu egongo da eta zaparrada trumoitsuak botako ditu. Arratsaldean haizea mendebaldera aldatuko da eta gauean aldakor ibiliko da. Ekaitz-guneetan haize-bolada oso gogorrak izan daitezke. Kostaldean tenperatura maximoek gora egingo dute, barnealdean, ordea, ez dira aldatuko edo gutxi jaitsiko di


ETZI

2024/04/28

Igandean ez dugu aldaketa handirik espero. Goizean hodeiak ikusiko dira, baina ostarteak ere bai, eta seguruenik ateri eutsiko dio. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradak botako ditu; zaparradak noizbehinka trumoitsuak izan daitezke. Goizean hegoaldeko haize leuna ibiliko da eta arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperatura jaitsi egingo da, bereziki minimoak, eta Araban eta Nafarroan izotza egin dezake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia