
Gaur hego-ekialdeko haizea ibiliko da, goizean ostarteak izango dira eta arratsaldean ezegonkortzera egingo du. Goizean giroa lasaia izango da; ostarte zabalak izango dira eta tenperatura 23-24 ºC ingurura igoko da kostaldean eta 18-20 ºC-ra lurraldearen erdialde eta hegoaldean. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeiak ugarituz joango dira eta zaparrada batzuk egingo ditu, ekaitzen bat baztertu gabe; probabilitatea handiagoa izango da barnealdean. Goizean goiz behe-lainoa sor daiteke hegoaldean, batez ere Ebro ibarrean.

Larunbatean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira goizean, eta ekaitz-giroa nagusituko da arratsaldean. Goiza nahiko lasaia izango da, ostarteak eta hegoaldeko haizea izango ditugu, eta tenperatura 19-22 ºC inguruan ibiliko da. Hala ere, ez dugu baztertzen zaparradaren bat edo beste egitea. Arratsaldean egoera aldatu egingo da: haizea iparraldetik finkatuko da, hodeiak eta ezegonkortasuna areagotu egingo dira eta zaparradak botako ditu nonahi; hainbat lekutan zaparradak trumoitsuak izango dira. Horrekin batera, freskatzera egingo du.

Igandean giro motela espero dugu. Haizeak iparraldetik eta ipar-mendebaldetik joko du, indar handirik gabe, eta tenperaturak behera egingo du lurralde osoan. Zerua estalita egongo da egunaren zati handi batean eta zaparradak botako ditu eguneko edozein momentutan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Idatzi hemen zure iritzia