2025-11-07

EGURALDIA

 


2025/11/7

Hego haizearekin goizean fronte bat iritsiko da eta arratsaldean beste bat. Goizean fronte bero batek hodei ugari eta euri txikia utziko ditu. Arratsaldean, ordea, fronte hotz bat igaroko da eta orduan zaparradak mardulagoak izango dira eta baliteke trumoi-ekaitzak jotzea lekuren batean. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, bolada gogorrekin, batez ere haizeguneetan; egunaren amaieran mendebaldera egingo du. Tenperatura maximoak aurreko eguneko maila berdintsuan geldituko dira, 14-18 ºC artean.


                                                 2025/11/8


Larunbat goibela eta euritsua ipar partean. Kantauri isurialdean zaparrada mardulak botako ditu, eta baliteke trumoitsuak izatea; egunaren amaieran atertzera egingo du. Hegoaldean eguraldi euritsuarekin emango diogu hasiera egunari, baina eguerdirako, oro har, atertuz joango da eta ostarteak zabalduko dira, batez ere Ebro ibarrean. Ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da, eta ziertzoa gogor ibiliko da Ebro bailaran. Tenperatura maximoak gradu pare bat jaitsiko dira.

                                                2025/11/9


Eguraldi egonkorra eta atsegina igandean. Atertu egingo du eta haizea baretu egingo da eta hegoaldetik ahul joko du; goizaldean euri zarrastaren bat egin dezake ipar-ekialdean, gauza gutxi. Egunsentiko lainoa desegin ostean, goizean urdingune zabalak nagusituko dira eta arratsaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira. Goizean goiz giroa hotza izango da, eta Araba eta Nafarroako zenbait lekutan izotza egin dezake; tenperatura maximoak, berriz, igo egingo dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia